"Etorkizuna independentzian" aldarrikatuz

Uztarria.eus 2008ko ots. 25a, 14:07

Larunbatean (otsailak 23) Gazte Topagunearen aurkezpen festa egin zuten Azpeitian. Lezon izango da aurten Topagunea eta martxoaren 21ean hasi eta 24an bukatuko da. "Independentzian bizi eta Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko Gazte Topagunea mugarria" izango dela diote Azpeitiko gazteek. Horren haritik, larunbatean 'Etorkizuna independentzia' lelopean kalejira egin zuten batukadarekin. Ondoren, Gaztetxean afaldu zuten eta 200 gazte inguru elkartu ziren bertan. Afalostean, berriz, Emon eta Pikutara taldeen kontzertuak izan ziren Gaztetxean bertan. Argazkian, gazteek afalaurretik egin zuten kalejira, batukadarekin. Informazio gehiago