Sanjoanei agur

Uztarria.eus 2009ko eka. 29a, 14:32

Ostiralean eman zioten amaiera Sanjoanei Urrestillan. Jaiak ondo agurtzeko ekitaldiz betetako eguna antolatu zuten: 19:00etan patata tortilla lehiaketa eta afari-merienda egin zuten eta ondoren, triki poteoa. Gauean 'Egurra ta Kitto' talde azpeitiarrak kontzertua eskaini zuen (argazkian). 23:00etan, San Joan arbolaren entierroak eman zio jaiei amaiera.