Kalitate Turistikorako ziurtagiriak

Uztarria.eus 2010ko urt. 28a, 17:38

Kiruri eta Jai-Alai jatetxeek, LarraƱaga hotelak eta Burnibidearen Euskal Museoak Kalitate Turistikorako ziurtagiria eskuratu dute. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak Iraurgi Lantzen agentziaren laguntzarekin, Euskalit fundazioaren eta Basquetour agentziaren bidez kudeatzen dituzten errekonozimendu hauek lehenbizikoz banatu zituzten atzo (urtarrilak 27). Ekitaldia Azkoitiko Insausti jauregian egin zuten. Argazkian, ezkerretik eskubira hurrenez hurren, Burnibidearen Museoko, LarraƱaga hoteleko eta Jai-Alai eta Kiruri jatetxeetako ordezkariak (www.azpeitia.net)