Loiolako hiribide berria

Uztarria.eus 2010ko ots. 26a, 09:56

Loiolako hiribidean biribilgunea egiten hasi dira. Dagoeneko, ari da borobil itxura hartzen errepidea eta amaitutakoan, bitan zatituta geldituko da Loiolako hiribidea. Lan hauen helburua, Olazko zonalderako sarbidea erraztea eta Etxebeltz-Izarra eremuan egiten ari diren etxeetara sarrera egitea da. Goiko argazkian Loiolako hiribidean egiten ari diren lanak. (Nerea Uranga)