Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen ugari

Uztarria.eus 2010ko mar. 9a, 10:49

Larunbatean hasita, txotx feminista, pareta margoketak, kontzentrazioak, Euskal Herriko Mundu Martxa... egin dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Jende ugarik hartu du parte ekimenetan. Atzo, 19:30ean, plazan kontzentrazioa egin zuten 'Urratsak batuz hartu martxa feminismoruntz' lelopean. Honen ondoren, antzerkiaz gozatu ahal izan zuten han bildutakoek. Goiko argazkian atzo egindako elkarretaratzeko une bat.(Ane Aranburu) Informazio gehiago