Herriarteko pilota txapeldunei harrera

Uztarria.eus 2010ko eka. 14a, 12:55

Atzo, igandea, arratsaldean, Ilunpe Pilota Elkartekoei harrera egin zieten herrian. Izan ere, goizean, Donostiako Atano III. pilotalekuan, Azpeitiak Herriarteko Pilota Txapelketako finala irabazi zuen Hernaniren aurka. Txapelketa hori irabazten duten hirugarren aldia izan zen atzokoa Azpeitiarentzat. Hainbat lagun bildu zen plazan eta inguruetan pilotariei eta elkarteko kideei harrera egiteko. Goiko argazkian, Ilunpeko pilotariak udaletxe aurrean. Informazio gehiago