Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko eskaera

Uztarria.eus 2010ko uzt. 29a, 13:24

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Bilgune Feministak antolatuta, Amelia Amayaren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean. 'Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu!' lelopean egin zuten kontzentrazioan berrogeita hamar bat lagun elkartu ziren plazan. Goiko argazkian, elkarretaratzeko une bat.