Publizitate sexistarik ez!

Uztarria.eus 2010ko abe. 27a, 11:47

Joan den ostiralean, Bilgune Feministako kideek publizitate sexista salatzeko ekimena egin zuten. Bilgune Feministako kideen arabera, "sistema patriarkalaren mesedetan dauden multinazionalek irudia, baloreak, kontsumo ohiturak, harreman ereduak, sexualitate ereduak... sortzen dituzte iragarkien bidez". Hori dela-eta, publizitateak duen "sexismoaren kiratsa" jendartaratzea dute helburu, jendeari publizitate sexista badagoela erakustea. Goiko argazkian, Bilgune Feministako kideak ekimeneko une batean.