Frontoi estali berria estreinatu dute

Uztarria.eus 2011ko ira. 28a, 18:51

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko egoitzako frontoi estali berria estreinatu dute gaur, irailak 28, hango ikasleek. "Urte askotan egin izan dugun eskaria azkenean gauzatu da", adierazi dute zuzendaritzatik. "Egun berezia izanik, jolasak antolatu ditugu eta ikasleei nahi baino lehenago iritsi zaie etxerako ordua", esan dute. Argazkian, ikasle eta irakasleak frontoian, estalpean. (Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai)