Matxinbenta, garabiek hartuta

Uztarria.eus 2011ko ira. 29a, 18:17

Matxinbentako elizako hormak eta teilatua berritzen ari dira egun hauetan. Horrez gainera, Matxinbentako beste baserri batean ere, Bentan, eraberritze lanak egiten ari dira. Lan horien ondorioz, ez da garabirik falta azken asteotan Matxinbentan. Gainera, Beasainerako errepidearen errei bat ere itxita dago, Mandubian. Argazkian, aurrean Benta baserria eta atzean eliza. (Urola Kostako Hitza)