Iraurgi ikastetxekoek hainbat sari jaso dituzte

Uztarria.eus 2012ko urt. 27a, 13:41

Iraurgi Ikastetxeko ikasleek Europa Epsilon eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen duten 'Imajina ezazu Europa' III. Idazketa eta Marrazketa lehiaketan parte hartu zuten ikasturte hasieran. Ondoren, aurkeztutako lan guztien artean Iraurgiko 12 ikasleren lanak aurreaukeratu zituzten. Joan den zapatuan, hilak 21, Gasteizen banatu zituzten lehiaketako sariak, eta Miren Berasategik (gaztelerazko idazlanetan lehenengo saria), Leire PeƱak (euskarazko idazlanetan hirugarren saria) jaso zituzten. Gainontzeko ikasleei diplomak banatu zizkieten eta Iraurgi ikastetxeak Parte-hartze Sari Berezia jaso zuen bidalitako lan guztiei esker. Iraurgi ikastetxeko arduradunek, "eskerrak eman" nahi dizkiete lehiaketan parte hartu duten ikasle eta irakasleei. (Iraurgi ikastetxea)