Aurrekontu parte-hartzaileak Soreasun

Uztarria.eus 2012ko urt. 3a, 12:12

Abenduaren 27an bildu ziren Udaleko ordezkariak Soreasu eta Madalena auzoetako bizilagunekin. Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua eta auzorako aurreikusita dauden proiektuen berri eman zituen Udalak; besteak beste, gasolindegi txikia zegoen tokia egokitu eta oinezkoentzat pasabideak jartzea. Jarraian, auzotarrek euren ekarpenak egiteko tartea izan zuten eta ia denek, azken urteetan auzoak izan duen utzikeria salatu zuten. Espaloi ezak sortzen duen arrisku egoeraz, saneamendu eskasaz, TDT seinale txarraz edota Soreasuko parkingari irtenbidea emateko beharraz kexatu ziren hainbat auzotar eta irtenbideak eskatu zituzten. 38 herritar bertaratu ziren bilerara. Goiko argazkian, bilerako une bat.