Gaur itxiko dute Gabonetako haur parkea

Uztarria.eus 2012ko urt. 4a, 12:14

Gaur, hilak 4, itxiko ditu ateak Azpeitiko Gabonetako haur parkeak. Gaur arratsaldean ere zabalik egongo da, 16:00etatik 20:00etara. Izarraitz pilotalekuan dago haur parkea abenduaren 26az geroztik, eta bost eta hamar urte bitarteko haurrentzako antolatuta dute. Sarrera bi euro ordaindu beharko da. Goiko argazkian, Izarraitz pilotalekuak egunotan duen itxura. (Nerea Uranga) Informazio gehiago