Artxiboa: 2002 4
Areto futboleko Jostaldik partida erabakigarria jokatuko du ostegunean
| 2002-04-30 : 18:04 | Kirolak
Jostaldi Kirolakek norgehiagoka erabakigarriak jokatuko ditu aste honetan etxean. Lehena, ostegunean, 19.30etan, Tolosako Laskorain taldearen aurka (5.sailkatua) eta bigarrena, larunbatean, Legazpiko La Bellotaren kontra. Bi partidak irabaziz gero, talde azpeitiarrak aurrerapauso garrantzitsua emango luke Lehenengo Mailara igotzeko lehian.
Baiteren zozketa berezia: III. Erremonte Txapelketarako 10 sarrera
| 2002-04-30 : 18:04 | Taldeak
Azpeitiko III. Erremonte Txapelketarako hamar sarrera zozketatu ditu Baitek bere bazkideen artean. Azpeitiko Udaleko Kiroletako Batzordeak eman dizkio Baiteri sarrerak.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Josune Aranguren da Baiteko laugarren zozketako saritua
| 2002-04-30 : 15:04 | Taldeak
Josune Arangurenek jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen Mikel Aranbururen, Realeko jokalariaren, kamixeta. Saria Mikel Aranburuk Baiteko bazkide laguntzaile gisa eman du.
Berdura Plaza atzean lurpeko aparkalekuak egitekotan da Udala
| 2002-04-30 : 13:04 | Besterik
Udala Berdura Plaza atzean eta Enparan Kaletik Perez Arregi Plazara doan lur zatian lurpeko aparkalekuak egitekotan da. Hala dio gaur Deia egunkarian argitaratutako berriak.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa ireki da
| 2002-04-30 : 13:04 | Kultura
XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa ireki du Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak. Azpeitian urtero egin ohi diren Euskal Antzerki Topaketak direla eta, edizio bakoitzerako kartel lehiaketa bat antolatu ohi da.
Azpeitiko III. Erremonte Txapelketa atzo aurkeztu zen
| 2002-04-30 : 12:04 | Kirolak
Hiru urtetan jarraian, Azpeitiko Kirol Batzordeak Azpeitiko Erremonte Txapelketa antolatu du profesional hasiberrintzat. Honekin, erremontea bultzatu nahi da, etorkizunari begira aukera berria eskuratzen duten jokalari gazteen bitartez.
Baitek finkatu ditu jada norabidea, barne egitura eta plangintza
| 2002-04-30 : 11:04 | Euskara
Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak, azken hilabeteetako gertaerak aztertu eta gero, elkartearen barne egitura, aurrera begirako norabidea eta plangintza finkatu zituen apirilaren 27an egin zen bazkideen batzarrean.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Giro paregabea Nuarbetarren Egunean
| 2002-04-29 : 17:04 | Besterik
Igandean egin zen Nuarbe Sokatira Taldearen 25. urteurrena ospatzeko antolatu zuten Nuarbetarren Eguna. Ekitaldi guztien artean, bi izan ziren bereziki aipagarrienak; museo berriaren inaugurazioa eta eguerdian egin zen herri bazkari jendetsua.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Azpeitiko bederatzi gazte auziperatuak
| 2002-04-29 : 12:04 | Iritzia
Une hauetan, Azpeitiko bederatzi gazte prozesu judizial arriskutsu baten aurrean aurkitzen gara, herriko alkateak, IƱaki Etxezarreta zinegotziaren ezinbesteko laguntzaz, gure aurka sartu duen salaketa baten harira.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Zorionak Jabi!
| 2002-04-26 : 12:04 | Besterik
Jabi Agirreren lagunek eta senideek argazkia atera zuten aurreko batean, hura zoriontzeko. Apirilaren 26an bete ditu urteak azpeitiar gazteak.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (Uztarria.com)
Uztarria.com-eko eztabaida: elkarteetan emakumeak bazkide izateko eskubidearen ingurukoa
| 2002-04-25 : 21:04 | Iritzia
Orain dela hilabete batzuk, Uztarria Kultur Koordinadorak webgune hau martxan jarri du, bertan herriat guztiak parte hartzeko eztabaida gunea jarri duelarik. Bazterketarik gabe herritar ororen (emakumezko nahiz gizonezko) iritzia jasotzen duen txoko hau egotea bere izaera irekiaren adierazle da.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (Uztarria.com)
Baite Euskara Elkarteko bazkideen batzarra apirilaren 27an
| 2002-04-24 : 11:04 | Taldeak
Baite Azpeitiko Euskara Elkarteari iritsi zaio bazkideen lehendabiziko batzarra egiteko garaia, barne egitura finkatzeko eta aurrera begirako norabideari eusteko.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin da
| 2002-04-23 : 14:04 | Herria
Atzo horretarako aukera bazegoela adierazi genuen eta hala gertatu da. Batasunako bozeramaleak eskatuta,alkateak maiatzak 2ra aldatu du Euskal Nazioatasuna Aitortzeko Agiriaren (EHNA) eztabaida gai bakarra izango duen pleno berezia.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin daiteke
| 2002-04-22 : 23:04 | Herria
Batasunak ordu gutxi barru zehaztuko du pleno bereziarenaren data eta ordua. Batasunako udal bozeramaleak alkateari eskatu dio plenoa jende gehiago joateko moduko orduan jartzeko.
Maiatzaren 11n ospatuko da Mamu Eguna
| 2002-04-22 : 20:04 | Herria
Maiatzak 11n ospatuko da mamu eguna Azpeitian. Gazte Lokalaren aldarrikapena kalean izango da beste behin ere.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 7 (Uztarria.com...)
Jende ugari Euskal Eskola Nazionalaren aldeko festan
| 2002-04-22 : 19:04 | Besterik
Igandean ospatu zen Euskal Eskola Nazionalaren aldeko jaia. Bertan, hainbat herritako ikastolek hartu zuten parte, Euskal Herriko inguru erdaldunetako ikastola desberdinak; Arabako Lapuebla de Labarcako ASSA Ikastola, Leioako Betiko Ikastola, Tuterako Argia Ikastola eta Lapurdiko Hazparne Ikastola izan ziren.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Azpeitiarrontzako beste webgune bat 'Aurkitu.com'
| 2002-04-22 : 17:04 | Herria
Azpeitiarrok badugu beste webgune bat bisitatzea merezi duena, Aurkitu.com.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
'Aizu! Mikel naiz' kanpaina abian jarri du Atzegik
| 2002-04-22 : 17:04 | Taldeak
Aizu! Mikel naiz kanpaina martxan jarri berri du Atzegik, Adimen Urriko Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Gurasoen Elkarteak.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Euskal Herriko Nortasun Agiria Azpeitian
| 2002-04-20 : 15:04 | Herria
Azpeitiko Batasunak herritarrei dei berezia egiten die datorren asteazkeneko ezohiko plenora Sindikatu Zaharrera azal daitezen.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Uztarria.com taldeekin biltzen ari da webgunea osatzeko
| 2002-04-19 : 19:04 | Uztarriacom
Badira lau hilabete Uztarria.com webgunea martxan jarri genuela. Hasieratik herriko kultur talde eta irabazi asmorik gabeko gainerako eragileek interneten tartea eskaintzeko asmoa azaldu genuen. Eta asmo hori aurrera eramateko Uztarria.com elkarteekin biltzen ari da.








