Artxiboa: 2002 9
Urritik aurrera tamaina handiko hondakinak 'Rezikleta' etxeak jasoko ditu
| 2002-09-30 : 16:09 | Udala
Tamaina handiko hondakinak (altzariak, elektrotresnak, arropak...) Rezikleta etxea hasiko da jasotzen Azpeitian. Zerbitzu honek bi aukera eskainiko ditu, hala nola, orain arte bezala, ostiralero goizeko lehenengo orduetan jasoko dira edota, aprobetxatzeko aukera dagoen hondakinak jasoko ditu Rezikletak 944 571 447 telefonora deituz gero.
Imanol Elias liburua kalean da
| 2002-09-30 : 16:09 | Kultura
Larunbatean aurkeztu zen, Imanol Elias liburua Aitonenako aretoan. Aurkezpenean Imanol Eliasek berak, Mailo Oiarzabal kazetaria eta liburuaren idazleak eta Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinadorako kideak parte hartu zuten.
Uztarriak hirugarren liburuxka biografikoa aurkeztuko du
| 2002-09-27 : 11:09 | Kultura
Uztarria Kultur Koordinadorak, Imanol Eliasi buruzko liburua aurkeztuko du bihar, larunbata (irailak 28), 12:00etan Aitonenako aretoan. Mailo Oiarzabal kazetariak idatzi du.
'Zinea Kalean'en I. edizioa ostiralean hasiko da
| 2002-09-26 : 11:09 | Kultura
Azpeitiko Zine Klub taldeak eta Udaleko Kultura Sailak Zinea Kalean ekimena antolatu dute. Ekimenaren lehen edizio honetan Azpeitiko Zine Klubak 8 mmtan eta 16 mmtan egindako zenbait lan ikusteko aukera izango da, Kutsadura, Amuarraiak eta Mateo Txistu besteak beste. Herriko taldeak eginikoez gain 16mmtako filme komertzilak ere proeiktatuko dira: Matrix eta Moulin Rouge. Filmeak ostiraletan eta larunbatetan izango dira ikusgai, irailaren 27 eta 28an eta urriaren 4 eta 5an, gaueko 21:00etan Betharrameko frontoi estalian.
Konzentrazioa izan da atzoko atentatua salatzeko
| 2002-09-25 : 13:09 | Herria
EAJ eta EAk deituta, konzentrazio isila egin da eguardian atzo hil zuten Juan Carlos Beiro Montes Guardi Zibilaren aurka egindako atentatua salatzeko.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 44 (Uztarria.com...)
Mikel Arrieta, Mikel Abaunz eta Nagore Godoy-k Egunkariako lau hilabetetako harpidetza irabazi dute
| 2002-09-25 : 11:09 | Euskara
Uztailaren 25ean Baite Euskara Elkarteak zozketatutako lau sarietatik bat azaldu ez denez, sari hori bazkideen artean zozketatu da. Egunkariako urtebeteko harpidetza da oraindik jaberik gabeko saria, eta hiru bazkideren artean zozketatu da. Bazkide bakoitzak lau hilabeteko harpidetza izango du. Hauek dira irabazleak: Mikel Arrieta, Mikel Abaunz eta Nagore Godoy.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 11 (Uztarria.com...)
Udal Euskaltegiak bi ikastaro berri sortu ditu gurasoentzat
| 2002-09-24 : 17:09 | Euskara
Udal Euskaltegiak, zerbitzuaren eskaintza eta kalitatea etengabe hobetzeko ahaleginean, Gurasoentzat bi ikastaro berri eskeiniko ditu 2002-2003 ikasturtean. Ikastaroak gurasoek dituzten ordutegietara egokituko dira eta, batez ere, alderdi praktikoa izango dute helburu.
Orkatzen ordezkariek baztertu egin dute herriko tabernaren administrazio judiziala "konpartitua" izatea
| 2002-09-23 : 20:09 | Besterik
Gaur Espainiako Entzutegian entzun zenaren arabera, Espainiako Justiziak ez ditu herriko tabernak itxiko, baina kontrolatu egin nahi ditu, berak ere parte hartuz herriko tabernen kontu ekonomikoetan. Herriko tabernek baztertu egin dute proposamen hori.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Xoxote menditik holandar bat helipkoteroz atera du Ertzantzak
| 2002-09-20 : 14:09 | Besterik
Atzo arratsaldeko lehen orduetan 65 urteko holandar batek mina hartu zuen Xoxotetik jaisten ari zela eta Ertzantzaren helikoptero batek atera behar izan zuen handik.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 8 (Uztarria.com...)
Triku Festako lehen kontzertuak Korralen
| 2002-09-20 : 13:09 | Kultura
Triku Festak ekin dio lehen kontzertuei. Aurrena, Korrale tabernan izan zen. Lehen kontzertu honetarako Legen Beltza talde azpeitiarra eta Arima Beltza, elgoibartarra, iragarrita zeuden. Baina, Legen Beltzakoek ezin izan zuten jo eta hauen ordez, herriko Auzoko Prexkurie talde berriak jo zuen, jendaurrean lehen aldiz jo zuten atzo.
'Paterra' 13 urtez gartzelan dela gogorazteko manifestazioa izango da
| 2002-09-20 : 12:09 | Herria
Juan Carlos Arrutik, Paterrak, 13 urte daramatza gartzelan. Hori dela eta bihar arratsaldeko 19:00etan manifestazioa izango da herrian, plazatik abiatuta.
Jose Luis Frantzesena BBK Sari Nagusian bigarren izan da 'Anbotoko Mari' lanarekin
| 2002-09-19 : 16:09 | Kultura
Anbotoko Mari abesbatzentzako konposizio lanarekin Jose Luis Frantzesenak VI. BBK Sari Nagusian bigarren saria eskuratu du. Lehiaketako saria martxoan jasoko du, irabazle guztiek beren lanak aurkeztuko dituzten ekitaldian. Sari banaketa eta lanen aurkezpenerako lekua eta eguna oraindik zehazteko dira.
Javier Arizabaloren kartela izango da Antzerki Topaketetako irudia
| 2002-09-19 : 15:09 | Kultura
Javier Arizabalo Garcia irundarra izan da XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea. Jabierren kartelak epaimahaiaren iritsia eta erakusketaren ikuslegoek emandako puntuaketa kontutan hartuta irabazi du. Bere lana antzerki topaketetako irudia izango da, eta 901 (150.000pzta) jasoko ditu sari bezala.
Udalak 'Azpeitia.net' berritzeko dirulaguntza jasoko du
| 2002-09-19 : 13:09 | Udala
Azpeitiko Udalak Azpeitia.net webgunea berritzeko 4.500 ko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiatik. Webgunean udalerriko informazioaz gain (kokapena, historia, museoak...), udalaren sail eta ekipamenduen gaineko informazio erabilgarria ere eskaintzen da.
Azkoitia-Zestoa kotxe karabana
| 2002-09-19 : 12:09 | Euskara
Larunbatean Urola bailarako Euskal Herrian Euskaraz-ek Osasungintzan euskararen aurka egingo diren oposaketak salatzeko kotxe-karabana antolatu du Azkoititik Zestoaraino.
Prest dira Gizartekintza Sailak antolatutako ikastaroak
| 2002-09-18 : 11:09 | Udala
Udaleko Gizartekintza Sailak 2002-2003 ikaturterako hainbat ikastaro antolatu ditu. Bost ikastaro burutuko dira aurtengo ikasturtean: Laboreak, Esku Lanak, Joste Ikastaroa, Asertibitatea eta Abileziak Ikastaroa eta Erreflexoterapia Tailerra. Gizartekintzak antolatutako ikastaroak urrian hasiko dira. Hiru lehenak Betharramdarretan izango dira, eta ekainerarte luzatuko dira. Beste biak Aitonena Ieko aretoan izango dira, eta Gabonetako oporraldirako amaituko dira.
'Arozteria eta altzarigintza' ikastaroa langabetuentzat
| 2002-09-18 : 11:09 | Besterik
Langabetuentzat zuzenduta Arozteria eta Altzarien Fabrikazio Industriala ikastaroa burutuko da urritik martxoa bitartean Urola Ikastolan. Ikastaroan izena emateko eguna irailaren 20a arte zabalik izango da.
Baiteren zozketako hiru irabazle azaldu dira
| 2002-09-18 : 10:09 | Euskara
Uztailaren 25ean Baite Euskara Elkarteak zozketatutako lau sarietatik hiru irabazle dagoeneko ezagutu dira. Irabazleak Marian Aizpuru (Erratzuko asteburua), Jose Mari Arregi (Larrañaga jatetxean afaria) eta Mari Jose Sudupe (Zestoako Bainuetxean ur zirkuitua) dira. Sari hauez gain elkarteak beste sari bat ere zozketatu zuen, Euskaldunon Egunkariaren urtebeteko harpidetza.
Urko Egañak jaso du Lazkao Txikiko bigarren saria
| 2002-09-18 : 10:09 | Kultura
Ordiziako Lazkao Txiki Bertso-Paper Lehiaketako bigarren saria Urko Egañak irabazi du, helduen mailan. Urkok Mendia izeneko bertso-sortarekin jaso zuen saria irailaren 15ean, igandean Ordiziako Barrena Kultur Etxean Argi-Berri Elkartearen eskutik. Hona hemen bertso-sorta oso-osorik.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Uztarria.com)
Aitor Zabaletak irabazi du XX. Urrakiko igoera
| 2002-09-17 : 11:09 | Kirolak
Asteburuan izandako XX. Urrakiko igoera Aitor Zabaleta auto gidari bergararrak irabazi zuen. Horrelako auto lasterketetan ohi bezala jende ugari bildu zen Urrakiko errepide inguruetan.








