Artxiboa: 2002 11
Gu ere, Euskal Presoak Euskal Herriratzearen alde!
| 2002-11-29 : 10:11 | Herria
Urtearen azken txanpan sartuan garen honetan, presoen egoera eta bizi-baldintzak aipatzen hastea guztiok mila aldiz entzun ditugun kontuak errepikatzea litzateke. Ondotxo dakigu egoera zeinen gogorra den espetxeetan, eta behin baino gehiagotan ikusi eta bizi izan dugu honek gure herrira dakarren sufrimendua zenbaterainokoa den.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (Uztarria.com...)
Joseba Albizuk Cafes Baque talde berriaren eskaintzari uko egin eta Italiako talde batean korrituko du
| 2002-11-28 : 16:11 | Kirolak
Joseba Albizu txirrindulariak txirrindularitza profesionalerako jauzia emango du datorren denboraldian Italiako talde batekin.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Gurasoen Txokoa abian da
| 2002-11-28 : 16:11 | Herria
Azpeitiko Udaleko Gazteria departamenduak martxan jarri berri du Gurasoen Txokoa III programa, Ludotekako ekintza osagarri bezala. Programa 3 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei eta heziketa gaien inguruan interesa duen edozeini zuzendua dago. Programa honen barruan antolatu diren hitzaldiak gaur, azaroaren 28an, hasiko dira.
Mikel Olaizolari hitz bi
| 2002-11-28 : 14:11 | Iritzia
Ez dakit Mikel Olaizola jaunak plaza honetan idatzitako "iritzia" (2002/11/16) bere izenean "soilik" eman duen argitara. Nire ustez, irakurlearen argigarri, norbera non dabilen eta zertan dabilen adierazi beharra dago irakurleari irakurritakoaren "irakurketa" egiten laguntzeko. Nire erantzuna, behintzat, argi gera bedi hasera-haseratik, ez da Azpeitiko Udalaren izenean, neure buruaren izenean eta izanean baizik (Mikel Olaizolak dioen bezala "Azpeitiarra ez den Patxi Saez euskara teknikaria"-ren izenean).
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Uztarria.com)
Donostiako Maratoian ere azpeitiarrak parte hartu zuten
| 2002-11-28 : 11:11 | Kirolak
Donostiako maratoirako 19 azpeitiarrek eman zuten izena, baina ez dakigu denak parte hartu zuten lasterketan. Horra jarraian, sailkapen nagusian Uztarriak aurkitu dituen azpeitiar batzuen izenak eta denborak.
Aski da! Osasun administrazioan euskaraz!
| 2002-11-28 : 10:11 | Iritzia
Badirudi gure herrian euskaldunok hizkuntza eskubide oro errespetatua dugula, eta hau zalantzan ez jartzearen arrazoia, Azpeitia herri euskalduna dela uste izatea da. Baina euskaldun garenok, lehenik eta behin gure herria terminoak oinarrian duen esanahia argitu beharko genuke hizkuntz eskubideez mintzo garenean.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 9 (Uztarria.com...)
VII. Argazki Rallyaren irabazleak erabaki dira
| 2002-11-27 : 12:11 | Taldeak
Pasa den astelehenean, azaroaren 25ean bildu zen epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkartean eta 66 partaideen argazki bildumak ikusi ondoren honako emaitza erabaki du:
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da igandean Errezilen
| 2002-11-27 : 11:11 | Besterik
Datorren igandean, abenduaren 1ean, VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da Errezilgo Azokak antolatuta. Azoka honetan, herriko baserritarrak sagar eta sagarkiak erakusgai eta salgai izan ohi dituzte, eta era berean, herritarrek eginiko hainbat eskulan ere erakusgai izan ohi dira.
Nagore Aranburu:"Topaketetek erreferentzi puntu bat izan behar lukete taldeak biltzeko eta gauza desberdinetaz mintzatzeko"
| 2002-11-26 : 17:11 | Kultura
Nagore Aranburu azpeitiarra, Azpeitiko Euskal Antzeki Topaketetan izan da Natatxa eta bere lagunak antzezlanarekin. Azaroaren 24an izan zen Soreasun antzezlana eta aretoa jendez bete zen.
Zorionak Azpeitiko Udala
| 2002-11-26 : 17:11 | Iritzia
Euskara biziberritzeko plana dela eta. "Ezer ez egin ezta egiten utzi ere"
Kuadrilen arteko konzentrazioak
| 2002-11-26 : 14:11 | Herria
Idatzi honekin beste behin ere zuongana jotzen dugu presoen eskubideen defentsan antolaturiko garrantzi handiko ekimen berri batetarako deia luzatzera.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia
| 2002-11-26 : 13:11 | Besterik
Udalbiltzak abenduaren 6, 7 eta 8an, Donostiako Kursaal Jauregian burutuko duen 'Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzi'ren berri eman nahi die azpeitiarrei.
Aceralian gertatutako lan istripua salatzeko konzentrazioa izan da eguardian
| 2002-11-25 : 16:11 | Herria
Eguerdiko hamabietan elkartu dira baskula ondoan Aceraliako langileak joan den larunbatean gertatutako lan istripua salatu asmoz. Ondoren manifestazioa egin dute eta hamabi t´erdietan ELA, LAB eta STEE EILAS sindikatuek deituta konzentrazioa egin dute enpresako bulegoen aurrean.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Jende ugari bildu zen Itsasiren 25. urteurreneko azken emanaldira
| 2002-11-25 : 11:11 | Kultura
Itsasi Euskal Kultur Taldeak ekitaldi jendetsu batean zilarrezko ezteien azken ospakizuna izan zuen Izarraitz pilotalekuan larunbatean. Lehena, oraina eta geroa emanaldian 158 lagunek hartu zuten parte, taldeko partaide izan ziren eta gaur egun diren musiko nahiz dantzariek.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Uztarria.com)
Iñigo Aranbarri hizkuntza, euskara eta ideologiaz aritu zen
| 2002-11-25 : 11:11 | Euskara
Baite Euskara Elkarteak antolaturik, feria egunean ohi bezala, 25 lagun bildu ziren Azpeitiko Aitonenan. Joxe Luis Otamendik sarreran aipatu zuen: Idazle ugaria dela lan asko eta hainbat alor jorratuak dituena: poesia, nobela, kronika, saiakera...Artikulu ugariren egile: Jakin, Argia, Euskaldunon Egunkaria... Hitzaldiaren gaia: Hitzak eta giltzak bere liburuan jorratutako gaia dakar: Hizkuntza, euskara eta ideologia.Hitzak markatutako kartak bezala dira. Bakoitzak zein begirada, jarrera hartzen duenaren baitan erabiltzen ditugunak.
Uztarria.com Software Libreko Mintegian izan da
| 2002-11-25 : 09:11 | Uztarriacom
Larunbatean, azaroaren 23an, UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) antolatuta Software Librearen II. Euskal Mintegia izan zen. Aretoa bete egin zen, eta sarrera eskatutako batzuk kanpoan gelditu ziren. Bederatzi hitzaldi labur izan ziren, eta horietako bat, uztarria.com honi buruzkoa.
Emakumeok,...
| 2002-11-22 : 16:11 | Iritzia
Azaroaren 25a, Emakumearanganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, Izarraizpeko Sorginak biharko manifestazioa antolatu du Azpeitian. Horregatik emakumeei kalera ateratzeko deia egiten du.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Baitek Kontxu Odriozolaren sei liburu biografiko zozketatu ditu
| 2002-11-22 : 13:11 | Taldeak
Karmelo Otaegi, Iban Arregi, Manuel Agirre, Amaia Urbieta, Joxe Mari Galarraga eta Joxe Manuel Gurrutxaga dira Baite Euskara Elkarteak zozketatutako Kontxu Odriozolaren liburu biografikoaren irabazleak. Bakoitzak ale bana jasoko du.
Itsasiren 'Lehena, oraina eta geroa' Izarraitz pilotalekuan
| 2002-11-21 : 16:11 | Taldeak
Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere zilarrezko ezteien ospakizunean, hainbat ekitaldi antolatu ditu urte osoan zehar, baina azaroaren 23an Antzerki Topaketen barnean Izarraitz pilotalekuan eskeiniko den emanaldia izango da guztietan garrantzitsuena: Lehena, oraina eta geroa.
Asteburuan ospatuko du Santa Zezilia eguna Udal Musika Bandak
| 2002-11-21 : 16:11 | Kultura
Bihar, arazoaren 22a Santa Zezilia eguna dugu, musikarien eguna, eta urtero bezala, gure herriko bandak astebururako hainbat emanaldi aurreikusi ditu egun handia ospatzeko. Aurtengo ospakizunen baitan bandak Jabier Bergara Pio eta Joxe Arruti Josetxo omenduko ditu eta zutohial berria estreinatuko du.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)







