Artxiboa: 2002 11

Eskola kontserjerako plaza bat lehiaketara atera da

Uztarria.com | 2002-11-20 : 12:11 | Udala

Eskola Konserjerako plaza bat lehiaketa bidez egiteko deialdia egin du Udalak gaur. Lehiaketara aurkezteko epea abenduaren 10ean amaitzen da, eta eskaerak Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean edo posta bidez egingo dira.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Elizbarrutiak Martuteneko espetxeratuentzat hainbat produktu bilduko ditu

Espetxe Pastoraltza | 2002-11-20 : 12:11 | Taldeak

Artziprestaldeko (Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa) Espetxe Pastoraleko lagunak gaituzu. Azken urteotan Elizbarrutiko Pastoraltzarekin bat eginik lanean ari gara eta Gabonetako Kanpainaren berri ematera gatoz.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.com...)

Nerabezaroan seme-alabak dituzten gurasoentzat hitzaldiak ‘Gurasoen Topagunean’

Uztarria.com | 2002-11-20 : 11:11 | Herria

Udaleko Gizartekintza eta Gazteria Sailak antolatuta ‘Gurasoen Topagunea’ ekimena abian jarriko da gaur arratsaldean ‘Gazteak: arriskuak eta garapen osasungarria’ hitzaldiarekin. ‘Gurasoen Topagunea’ ekimena 13 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako bi hitzaldik osatzen dute. Hitzaldiak gurasoei gazteak ezagutzen laguntzeko asmoz antolatu dira eta Zapo Txoko Gaztegunean izango dira arratsaldeko 08:30etatik 20:30etara. Bigarren hitzordua, abenduaren 11an izango da ‘Drogen erabilpena eta gehiegikeriak’ hitzaldiarekin.

Herriko zazpi gazteren aurkako epaiketak gaitzetsi zituzten prentsaurrekoan iragan larunbatean

Uztarria.com | 2002-11-19 : 18:11 | Herria

Ertzantza eta bizkarzainekin izandako istilu ezberdinen ondorioz zazpi gazteri kartzela zigorrak eskatzen zaizkie. Guztira 17 urteko espetxe zigorra eskatzen dute gazteen aurkako hiru auzitan.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Pablo VI-tik Garate Anaiaren auzunera oinezkoentzako aldapa berria egingo da

Uztarria.com | 2002-11-19 : 17:11 | Herria

Pablo VI eta Garate Anaiaren auzuneak batuko dituen oinezkoentzako aldapa egiten hasi dira aste honetan bertan. Aldapa, orainarteko eskaileraren alboan eraikiko da, eta bide batez eskilara hauek berrituko dira.

 

Carlos Iriarte eta Antton Iturraldek Tolosako Babarrun Festan hirugarren saria lortu zuten

Uztarria.com | 2002-11-19 : 10:11 | Besterik

Igandean Tolosan ospatu zen Babarrun Festan Carlos Iriarte eta Antton Iturralde azpeitiarrek osatutako bikotea hirugarren izan zen.

 

Gazte Lokalaren aldeko manifestazioa larunbatean izan zen

Uztarria.com | 2002-11-18 : 12:11 | Taldeak

Larunbatean, azaroaren 16an, Gazte Lokala Orain! Muntaia Juridikorik Ez! lelopean manifestazioa izan zen herrian Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatuta.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.com...)

Behetarrak taldea aurrera Bertso Parranda 2002an

Uztarria.com | 2002-11-18 : 11:11 | Kultura

Pasa den ostiralean Orkatz tabernan Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen Bertso Parranda 2002ko bigarren saioa izan zen. Bertso saioan Behetarrak eta Mak taldeak aritu ziren eta aurkezle lanetan, berriz, Ainara Betegi aritu zen. Behetarrak taldea finalaurrekoetara pasatu da.

 

Santo Tomas Egunean postua jartzeko eskaria astelehenetik aurrera egin daiteke

Udal Festa Batzordea | 2002-11-15 : 10:11 | Udala

Santo Tomas Egunean, abenduaren 21ean, postua jarri nahi duten taldeek astelehenetik aurrera dute Udaletxean izena emateko aukera izango dute. Izena emateko epea abenduaren 9a arte irekita izango da, eta postuen zozketa abenduaren 11n arratsaldeko 20:00etan egingo da.

 

Azarauzako errontondako lanak direla eta hilabetez aldaketak izango dira bariantean

Uztarria.com | 2002-11-13 : 17:11 | Herria

Pasa den astelehenetik Auzarazako errotondako lanak direla-eta Loiolako bariantean aldaketak izan dira. Aldaketa nagusiena Azpeititik Azkoitira ibilgailuentzat norabide bakarreko bidea izango dela zabalik da, eta Azkoititik datozen ibilgailuak Loiolako tren geltokitik Barrenetxeko bidera desbideratuko direla da.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.com...)

Jostaldik azken minutuan lortu zuen garaipena (3-2)

Areto Futbol Taldea | 2002-11-12 : 17:11 | Kirolak

Partidak arbitroak txistua jo arte amaitzen ez direla esan ohi da. Jostaldik inoiz baino hobekiago aprobetxatu zuen egoera hau joan den larunbatean jokatutako norgehiagokan. Azpeitiarrak 0 eta 2ko emaitzaz joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, berriz, partida berdindu eta azkenengo minutuan garaipenaren gola egin zuen.

aurkitu.com webgunea berrituta

Aitor Priya | 2002-11-12 : 13:11 | Kultura

Azpeitiko beste webguneak, www.aurkitu.com-ek bere diseinua aldatu du, orain, lehen baino zerbitzu gehiago ditu.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.com)

"Elkarrizketaren bidez iritsiko dela konponbidea iruditzen zaigu"

Uztarria.com | 2002-11-12 : 12:11 | Taldeak

Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak "muntai judiziala" salatu eta Gazte Lokalaren eskaria berretsi zuten pasa den larunbatean, prentsaurrean.

 

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.com | 2002-11-12 : 12:11 | Uztarriacom

Eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu gaur Uztarria.com-ek. Parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.com)

Zorionak Azpeitiko Udala!

Mikel Olaizola Borda | 2002-11-11 : 18:11 | Iritzia

Pasa den larunbatean, Soreasu zineman, Kontxuelo Odriozolari egindako omenaldiari buruz.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.com)

Motorren lapurreta dela eta

Alain Arrieta | 2002-11-11 : 15:11 | Iritzia

Barkamena eskatu nahi diet faltatu diedanei.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.com)

Aktorearen Egunean Kontxu Odriozolari omenaldi jendetsua egin zitzaion

Uztarria.com | 2002-11-11 : 12:11 | Kultura

Kontxu Odriozolaren omenaldiarekin, hasi zen aurtengo XX. Euskal Antzerki Topaketak larunbatean. Soreasu antzokira azpeitiar ugari hurbildu zen omenaldirako. 19:00etan hasi zen ekitaldiak Aitor Gorrotxategi, Kultura Batzordeko Burua izan zuen aurkezle eta Kontxuk, Loli Astoreka, Arantxa Gurmendi eta Aizpea Goenaga, lankideak, Pedro Otaegi, lankideaz gain umetako laguna, eta Pako Aristi, bere biografiaren idazlea, izan zituen lagun mahaian.

 

Behobian Xabier Iturralde izan da lehen azpeitiarra

Uztarria.com | 2002-11-11 : 12:11 | Kirolak

Aurtengo Behobia-Donostia lasterketan Xabier Iturralde izan da lehen azpeitiarra 01:07:57 denborarekin. Herriko lehenengo emakumezkoa, berriz, Josune Unanue Iriarte izan zen 01:34:05 denborarekin. Xabier eta Josunez gain, beste 146 herritarrek amaitu zuten proba, horietatik 16 emakumezkoak izan ziren.

»» Erantzunak: 10 (Uztarria.com...)

Erreka taldea aurrera Bertso Parranda 2002an

Uztarria.com | 2002-11-11 : 10:11 | Kultura

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen Bertso Parranda 2002ko lehen saioa pasa den ostiralean izan zen Korrale tabernan. Bertso saioan Bota eta Erreka taldeak aritu ziren eta aurkezle, berriz, Aitzol Iparragirre aritu zen. Erreka taldea finalaurrekoetara pasatu da.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Miren Odriozola Florentziako Foro Sozialean da

Udalbiltzako hautetsiak | 2002-11-09 : 17:11 | Besterik

"Euskal Herria:herri batek bere nortasuna berresteko eskubidea" izeneko txostena aurkeztu zuen atzo Florentzian Miren Odriozola Azpeitiko zinegotziak.

Emaitzak: 47 | Orriak: 1 2 3