Artxiboa: 2003 1
Aitor Aranak irabazi du haur eta gazte literaturako Baporea saria
| 2003-01-31 : 15:01 | Kultura
Aitor Aranak, Urrestillan bizi den idazle legazpiarrak, haur eta gazte literaturako Baporea saria irabazi du. Aitorrek Azken gurasoak narrazio lana aurkeztu zuen lehiaketara, eta epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia.
Segabathor taldeak Gazte Leiho lehiaketako lehen saria eskuratu du, heavy atalean
| 2003-01-31 : 14:01 | Kultura
Gure Irratiak hirugarrenez antolatu du Gazte Leiho lehiaketa. Eta oraingo honetan bai, Segabathor taldeak, heavy-rock atalean, lehen saria eskuratu du. Lehen edizioan, 2000. urtean, hirugarren saria eskuratu zuen.
Astelehenean ez da berogailurik eta ur berorik egongo igerilekuan
| 2003-01-31 : 12:01 | Kirolak
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez astelehenean, otsailaren 3an, ez da ur berorik eta berogailurik egongo udal igerilekuan.
Oraindik ez da ziurra Azpeitian EAJ-EA koalizioa egingo denik
| 2003-01-30 : 18:01 | Udala
EAJko eta EAko zuzendaritzek gaur prentsaurrean esan dutenez, bi alderdiek akordio zabala lortu dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako maiatzeko udal hauteskundeetarako "biztanleriaren %90 harrapatzen duena" eta, akordioaren arabera, zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte 123 herritan. Azpeitiko kasua ez dago erabat baieztatua.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 64 (Uztarria.com...)
Goizean Danonako bidegurutzean izandako auto istripuan herriko gizonezkoa zendu da
| 2003-01-30 : 12:01 | Herria
Goizean Danonako bidegurutzean izandako istripuan I.A.A., 69 urteko herritarra, hil da berak gidatzen zuen autoa eta kamioi baten arteko talkaren ondorioz.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 16 (Uztarria.com...)
Erantzunei erantzunez
| 2003-01-29 : 16:01 | Besterik
Urtarrilaren 23an, azken Udalbatzan Agenda21aren Ekintza Plana aho batez onartua izan zenaren albistea irakurri ahal izan genuen uztarriaren web orrialdean, eta bertan jaso diren erantzunetan aipatzen diren hainbat gai argitzea nahiko nituzke.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (Uztarria.com)
Zenbat metro ditu zure etxeak? Eta zein da bere balio katastrala?
| 2003-01-29 : 15:01 | Herria
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako ondasun higiezinen eta hirilurren katastroa sarean jarri du edonork kontsultatzeko moduan. Alegia, helbidea jakinez gero, edozein etxe edo lokalen informazio katastrala atera daitekeela: finka horren azalera, lurraren balio katastrala eta eraikuntzaren balio katastrala.
Haur eta gazteek zinea euskaraz ikusteko aukera dute
| 2003-01-28 : 16:01 | Udala
Azpeitiko Euskara Patronatua eta Udaleko Kultura Batzordearen ekimenez haur eta gazteentzat zinemaldia euskaraz antolatu da otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetarako. Gazteentzako emanaldiak larunbatetan, 19:30ean izango dira eta haurrenak, igandetan, 17:00etan. Emanaldi guztiak Soreasu Antzokian ikusi ahal izango dira, eta 2 euroko diru sarrera izango dute.
Metro bat korrikaren alde
| 2003-01-28 : 16:01 | Taldeak
Bi urtetik behin aek-k euskararen aldeko Korrika antolatzen du. Euskal Herri guztia zeharkatzen duen Korrikak euskararen aldeko kontzientzia zabaldu eta dirua ateratzea ditu helburu. Aurten, kanpaina berezia jarri du martxan aek-k, korrikaren laguntzaile txartela du izena eta metro sinboliko bat erosten da 10 euroko diru laguntza emanez.
Fresneseko kartzelan egindako protesten ondorioz, zenbait hobekuntza lortu dituzte bertako euskal presoek
| 2003-01-27 : 21:01 | Besterik
Fresnes-eko kartzelan dauden euskal preso politikoek, denbora luzez egin duten protesta amaitutzat eman dute, espetxeko zuzendaritzarekin negoziaketa lortu ondoren. Fresneseko kartzelan aurkitzen da Xabier Etxeberria azpeitiarra. Fleury-Merogisen, ordea, oraindik protesta ekintzak jarraitzen dute. Bertako espetxean aurkitzen da Jabi Agirre azpeitiarra.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 9 (Uztarria.com...)
"Teorian hizkuntza komunitate honi dagokiona da, munduko edozein hizkuntza komunitateri dagokiona"
| 2003-01-27 : 18:01 | Euskara
Baite Euskara Elkarteak antolaturik hilaren 15an Aitonenako aretoan Behatokiko arduraduna den Paula Kasaresen hitzaldi interesgarria izan genuen. Hona pasarte batzuk.
Azpeitiarren betiko kantuak denen esku
| 2003-01-27 : 11:01 | Euskara
Azpeitiarrak beti izan dira kantu zaleak. Lagunartean elkartuz gero, kantuan aritu gabe etxeratzea ezinezkoa zen garai batean. Berdin gertatzen zen familiako ospakizunetan. Kantuak, gainera, familian eta lagunartean ikasten ziren batik bat. Gaur egun, tamalez, hain sustraituta zegoen ohitura hori galtzen ari da ezari-ezarian.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Ikaspilotaren VIII. Pilota Topaketak Azpeitian
| 2003-01-27 : 10:01 | Kirolak
Azpeitian ospatuko den VIII. pilota topaketa hau, otsailaren 11an izango da Izarraitz, Betharran eta Frontoi Txiki pilotalekuetan.
Emakume Eguneko IV. Kartel Lehiaketa
| 2003-01-24 : 18:01 | Taldeak
Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, IV. Kartel lehiaketa antolatu du Urola Kostako Emakume taldeak. Lehiaketako irabazleak 150ko saria jasoko du, eta aurkeztutako kartelekin erakusketa antolatuko da.
Areto futboleko Jostaldik garaipena behar du igoera postuetara hurbiltzeko
| 2003-01-24 : 17:01 | Kirolak
Areto futbol taldeak arerio gogorra izango du bihar kiroldegian. Lehenengo itzuliari amaiera emango dion partida honetan azpeitiarrek urrezko hiru puntu izango dituzte jokoan. Izan ere, Jostaldi laugarrena da sailkapenean eta bere atzetik puntu bakarrera dagoen Billabonako Cash Converters taldearen aurka lehiatuko baita.
Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak
| 2003-01-24 : 13:01 | Uztarriacom
Eztabaida eta inkesta berriak proposatu zituen atzo Uztarria.com-ek. Parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.
KORRIKA 13rako herri batzordea osatzeko bilera deialdia
| 2003-01-24 : 13:01 | Euskara
Bi urtean behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia abian da, eta laster da gurean.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (Uztarria.com)
Azpeitiko Udalak Agenda 21eko ekintza plana aho batez onartu zuen
| 2003-01-23 : 21:01 | Herria
Agenda 21en esparruan sortutako ekintza plana aho batez onartu zuen Azpeitiko Udalak urtarrilaren 16an egin zen udalbatzarrean.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 9 (Uztarria.com...)
Azpeitia, Udalsarea 21eko partaide da
| 2003-01-23 : 20:01 | Herria
Azpeitiko Udala Udalsarea 21eko partaideetako bat izango da aurrerantzean, EAEko beste hamabost udalerrirekin batera. Iaz, abenduaren 20an, Gasteizen, Lehendakaritzako egoitzan, Eusko Jaurlaritzak, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, EUDEL eta hamasei udalerrik, tartean Azpeitiak, sinatu zuten lankidetza hitzarmena Euskal Herri Jasangarrien Sarea Udalsarea 21 osatzeko.
Nagore Aranburuk 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzerkirako moldatu du
| 2003-01-23 : 12:01 | Kultura
Nagore Aranburu aktore azpeitiarra, Joxean Sagastizabalen Kutxidazu bidea, Ixabel liburua antzerkirako egikotzen aritu da. Anjel Alkainek gidatzen duen Gorringo taldea ari da antzerki lan hau prestatzen, laster taularatzeko asmotan.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Uztarria.com)
Emaitzak: 40 | Orriak: 1 2


