Artxiboa: 2004 9
Azpeitiko Areto Futbol taldeak denboraldia hasiko du bihar
| 2004-09-30 : 17:09 | Kirolak
- Getariako Irizabal taldea izango dute aurkari
Garmendipen ez dute merkatal gunerik egingo, baina bai kirol gunea
| 2004-09-30 : 10:09 | Herria
- Garmendipen kirol gunea bakarrik egingo dute
- Epaitegi berria orain dagoenaren lekuan joango da
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 13 (Uztarria.com...)
Ernio zerutik
Hona hemen zerutik begiratu bat Ernioko egunari, azken egunari, Zelatungo alaitasunari. Egun handia izan zena txikian ikusteko aukera bat.
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta bertso eskolak hasiko dira
| 2004-09-29 : 16:09 | Kultura
- Urola bailarako bertsozaleei deia egin nahi die parte har dezaten
- Asteazkenetan izango dira, "bertsoaren aitzakian eta giro ezin alaiagoan afal ostea igartzeko"
Iraurgi S.B.-ek batzar irekia egingo du gaur
| 2004-09-29 : 16:09 | Kirolak
- Elkartea osatzen duten gaztetxoen gurasoentzako izango da, Enparan Dorretxean, arratsaldeko zazpi eta erdietan
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Ikasberrik autobusak jarri ditu Kilometroetara joateko
| 2004-09-29 : 15:09 | Euskara
- Anbulategi aurretik aterako da 9:30ean eta itzultzeko ordua 19:00etan izango da
- Izen emateak 6 euro balio ditu
Gudari eguna
Ostiralean hasi ziren Gudari egunarekin lotutako ekitaldiak eta atzo, astelehenean, amaitu ziren, hain zuzen, 29 urte igaro zirenean Jon Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi hil zituztenetik. Kotxe karabana joan zen ...
Ernioko azken eguna
| 2004-09-28 : 11:30
Erniok igaro den igandean azken eguna ospatu zuen. Jende ugari izan zen, urtero ohi den moduan, baina aurten bazuen berezitasun bat: antzerkia zegoen ikusgai, eta ez nolanahikoa gainera, hain famatu ...
IV. Triku Festak erantzun "polita" izan du jende aldetik
| 2004-09-28 : 11:09 | Kultura
- Antolatzaileak gustura agertu dira jendeak eta taldeek eman duten erantzunarekin; muga ordutegia izan da
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Uztarria.com)
Jende asko bildu zen Ernioko azken egunean
| 2004-09-28 : 11:09 | Besterik
- Ernion ateratako argazkiekin bildumatxo bat egin da
- Helbide honetan ikus daiteke joan den igandean Ernion izan zen festa giroa
Joxe Manuel Odriozola: "Euskara denona den egunean salbatuko da; alegia, nazionalismoaren beharrik ez duenean"
| 2004-09-27 : 18:09 | Euskara
Euskalgintzaren lekukoakhitzaldian jasotako ideiak bildu dira webgunean- Joxe Manuel Odriozola-k argitaratu duen liburua da "Euskalgintzaren lekukoak" eta euskararen inguruan mintzatu zen
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Sorosle eta sorospen ikastaroak emango ditu DYA-k
| 2004-09-27 : 15:09 | Taldeak
- Urriaren 4ean hasi eta hiru astez emango dira, astelehenetik ostiralera
- Frogak gainditzen dituenak sorosle titulua eskuratu ahal izango du eta EHU-ko ikasleek 2 kreditu jasotzeko aukera izango dute
'Kafe'-ren lana ere gogoan
Asteburuan bete ditu 25 urte Euskal Herriko gazte mugimendu ezkertiar eta independentista antolatuak, eta Durangon festa egin zuten, 25 urteetako lana gogoan hartuz. Orduan sortu zen Jarrai gazte erakundea Hego ...
'Hitza' berriro lanean
Gaur (2004-09-27) lanean hasiko dira Urola-Kostako Hitzako langileak. Beraz, hamabost eguneko oporraldiaren ondoren, bihartik aurrera berriro etxeetan izango da egunkaria.
Ederregiak zer?
| 2004-09-24 : 10:09 | Iritzia
- Gaur Berria egunkariak dakarkien iritzietatik jasotako da
- Iriarte: "Utopia beharrezkoa badu pertsonak, nolatan dio bere utopiek akatsak dituztela ederregiak direlako?"
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Gaztetxoentzat ipuin kontaketa ekitaldiak antolatu dira
| 2004-09-24 : 10:09 | Kultura
- Azpeitiko Udal Liburutegiak antolatu ditu 4 urtetik 9 urte bitartekoentzat
- Datorren astelehenean hasi eta abendura arte iraungo du ekimenak
Antzerkia Ernion
Datorrren igandea berezia izango da Ernion. Ernioko azken egunean, eguraldiak laguntzen badu, antzerkia egongo da Zelatunen. Euskal Herriko baztar guztiak ezagutu dituen "Kutsidazu bidea Ixabel" antzezlana izango da.
Miren Odriozola eta Udalbiltzako beste 20 kide auzitara eramango ditu Garzonek
| 2004-09-22 : 19:09 | Besterik
- Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra auziperatuen artean daude
- Baltasar Garzon epaileak dio denak "ETAko kide" direla
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Eguraldiaren berri uztarria.com-en
| 2004-09-22 : 18:09 | Uztarriacom
- Gaurtik aurrera, Azpeitiko eguraldiaren berri emango du uztarria.com-ek.
- EHKME Fundazioari esker emango da informazioa
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Haur hizkera edonoren eskura uztarria.com-en
| 2004-09-22 : 12:09 | Euskara
- Haurtxoei euskaraz zuzentzeko hitzak biltzen ditu
- Baite Euskara Elkarteak sortutako ekimena izan zen eta webgunean jaso da
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)









