Artxiboa: 2005 6

Luis Ansoalde, Realeko zuzendaritzako kide izango da

Uztarria | 2005-06-30 : 23:06 | Kirolak

Azpeitiarra, Denonerrealeko hautagaia zen

Alde handiz irabazi ditu hauteskundeak Fuentesen taldeak

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Gaztetxea pintatzen

Uztarria.com | 2005-06-30 : 18:23

Gaztetxea uztailaren 15ean inauguratuko da, eta hainbat gaztek, besteak beste, dekorazio lanetan dihardute. Gaztetxearen barrukaldea pintatzen ari dira. Informazio gehiago

Larunbatean Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia egingo da, plazan

Uztarria | 2005-06-30 : 16:06 | Euskara

Guztira, 53 eragilek dute euskararen normalizazio bidean pausoak ematea eta konpromisoak hartzea helburua erakusten duen ziurtagiria

Eguerdiko 12:00etan izango da, udaletxe azpian

 

Igor 'Kinttela' berriz ere kanpoan utzi dute

Eneko Garmendia | 2005-06-30 : 14:06 | Iritzia

Beste urte batez, Azpeitiko Zezenzaleen Elkarteak herriko toreatzaile bakarra, Igor Etxaniz Kinttela, saninazioetako zezen feriatik kanpo utzi du. Kanpoko toreatzaileek dute lehentasuna eta hori onartezina da.

Uztailaren 24an Igorrek Azpeitian ...

»» Erantzunak: 15 (Uztarria.com...)

Literatur zikloa antolatu du Literatuztak

Uztarria | 2005-06-30 : 11:06 | Kultura

Uztailaren 1ean (bihar) hasiko da Eider Rodriguez idazleak eskainiko duen hitzaldi eta film batekin

Gaur, osteguna, Aitor Aranak eman behar zuen hitzaldia bertan behera geratu da

 

Segabathor Habanara doa

Urola Kostako Hitza | 2005-06-30 : 10:06 | Kultura

Segabathor taldeak Kubako hiriburuan, Habanan, bi urtean behin egiten den II. Festival Caimán Rock delakoan parte hartuko du uztailean

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Maider Egiguren Coruñako kartzelara aldatu dute

Uztarria | 2005-06-30 : 10:06 | Politika

Lehen baino urrutiago dago orain, Euska Herritik 665 kilometrora

Zapatuan aldatu zuten kartzelaz

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.com)

Andoni Aranaga: "Tropela.net bezalako ekimenak behar ditu txirrindularitzak"

Urola Kostako Hitza | 2005-06-30 : 09:06 | Kirolak

Tropela.net teknologia berriak eta txirrindularitza uztartzeko eta sustatzeko antolatu dute (www.urola-kostakohitza.info)

Saninazioetako zezenketak, iazko irizpide berberekin

Urola Kostako Hitza | 2005-06-29 : 18:06 | Festak

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, aurkeztu du kartela (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.com)

Gizarte Zerbitzuetako ikastaroen inguruko proposamenak jasotzeko epea ireki da

Uztarria | 2005-06-29 : 12:06 | Gizartea

Uztailaren 8an bukatuko da Gizarte Zerbitzuen bulegoetan ikastaroak proposatzeko epea

Proposamenak aztertu eta horren arabera egitaraua osatuko dute

Sanjoanetako argazkiak

Uztarria.com | 2005-06-28 : 13:17

Sanjoan jaiak ospatu dira Urrestillan, eta han bildutako argazki batzuekin bildumatxo bat egin da Uztarria.com-en. Informazio gehiago

Sanjoanak Urrestillan

Uztarria.com | 2005-06-28 : 13:12

 

San Joanetako festak pasatu dira eta Urrestilla ohiko leku lasaia bihurtu da berriro. Baina sanjoanek arrastoa utzi dute, bai behintzat argazkitan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Lolo Encinas entrenatzaileak Iraurgi Lan Mobel taldean jarraituko du

Urola Kostako Hitza | 2005-06-28 : 11:06 | Kirolak

Entrenatzaile donostiarrak gaur jakinarazi du Iraurgin jarraitzeko erabakia

Beste bi talde entrenatzeko eskaintza ere bazuen Encinasek

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.com)

Mendizaleak pirinioetan izan dira

Uztarria.com | 2005-06-28 : 10:35

Lagun Onak Mendi Bazkunakoak asteburuan Pirinioetan ibili dira. Larunbatean Pont d'Espagnetik Gavarnierako ibilaldia egin eta Petit Vignemale (3.032 metro) igo zuten. Igandean, Pimene igo (2.801) eta Glorietes ...

Harri bera, baina plaza gehiago

Urola Kostako Hitza | 2005-06-28 : 10:06 | Kirolak

Oñatzen, herenegun, 2.220 kiloko harriarekin 22 plaza egin zituzten

Beroaren ondorioz, hamar lagunetatik bik proba utzi zuten (www.urola-kostakohitza.info)

Gaztetxoak eta udaleku irekiak

Uztarria.com | 2005-06-27 : 12:57

Udatxiki, Udajolas eta Udanmugiko haur eta gaztetxoen udaleku irekiak hasi dira. Ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute guztiek. Tarteka ikusten ditugu kaleetan taldeka eta soka bati eutsita zalaparta ederrean, argazkian ...

Iaz Azpeitia txapeldun herri arteko pilota txapelketan

Uztarria.com | 2005-06-27 : 11:15

XXXVII. Gipuzkoako Herri Arteko pilota finala azpeitiak irabazi zuen, gaur (astelehena) urtebete. Hernanik lehen partida irabazi bazuen ere, ondorengo biak azpeitiarrek irabazi zuten. Lehenengo aldia zen. Efemerideetan dator datua. Informazio ...

Mahaitik mahairako aldea

Leire Ostolaza ('Urola Kostako Hitza'-n idatzia 2005eko ekainaren 26an) | 2005-06-27 : 10:06 | Iritzia

Bazkalondoak atsegin ditut. Bazkalondoan lagunak biltzen gara kafea hartuz mahai baten bueltan eguneko kontuen berri elkarri emateko.

Azkenaldian noizean behingo bisita atsegina izaten dugu. Mutil gazte bat da, senegaldarra; hogeitabost ...

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Xoxoteko Ekimena uztailaren 3an egingo dute aurten

Urola Kostako Hitza | 2005-06-27 : 10:06 | Politika

Iaz hasi ziren berriro ekimen hau egiten, eta antolatzaileen hitzetan "errepresaliatu guztiak omentzea du helburu"

"Herri honen sufrimenduarekin amaituko duten konpromisoak hartzeko" eskatzen die Askatasunak "Espainiara begira gobernatzen" dutenei (www.urola-kostakohitza.info)

Aldaketak zezenketetan

Urola Kostako Hitza | 2005-06-27 : 10:06 | Festak

Zezenen mingain urdinaren gaitza dela-eta, ezingo da toriletara sartu

Abuztuaren 2an izan ordez, San Inazio bezperan izango da zezenketetako bat (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.com...)

Emaitzak: 98 | Orriak: 1 2 3 4 5