Artxiboa: 2007 7
Ondo pasatu oporretan
Oporrak hartu behar badituzu abuztuan, ondo pasatu beraietan. Uztarriakook irailean 3ra (astelehena) arte jai izango dugu.
Hasi dira festak
| 2007-07-30 : 12:07 | Festak
Saninazioetako txupinazoa Ilunpe Pilota Elkarteko ordezkariek, Mireia Epelde txirrindulariak, eta Ainara Epelde eta Eider Bereziartua saskibaloi jokalariek bota dute
Iñaki Errazkin alkateak festak modu alaian pasatzeko dei egin die herritarrei
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 9 (haizeaburuan, Enekoitz Esnaola...)
Uztarriak oporrak iraila arte
| 2007-07-30 : 12:07 | Komunikabideak
uztarria.com irailaren 3an hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du
Urola Kostako Hitza abuztuaren 12ra arte argitaratu egingo dute
Festetan ere presoak-eta gogoan
| 2007-07-30 : 11:07 | Politika
Txupinazoaren aurretik elkarretaratzea egin dute plazan; asteazkenerako ere elkarretaratzea deitu du Etxeratek; 10:00etan, Loiolan
Azken albistea (uztailak 31, 14:00). Iparragirre Bois D'Arcy kartzelan sartu dute
Bukatu da Pourra'07
| 2007-07-29 : 18:07 | Kirolak
Alex Alberdi, Koldo Okariz eta Patxi Mendizabal izan dira Uztarriaren lehiaketako lehen hirurak
Sari banaketa San Inazio bezperan izango da, Uztarriako txosnan, 20:00etan
Kale eraso batzuk egin dituzte
Atzo (larunbata) arratsaldean, herriko hainbat zaborrontzi irauli, sua eman eta errepidean gurutzatu zituzten ezezagun batzuek eta, ondorioz, auto ilarak sortu ziren GI-631 errepidean. Gauean Caja Ruralen kutxa automatikoari su eman ...
Amnistia aldarrikatuz
'Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira' lelopean manifestazioa egin zuten atzo (larunbata) Azpeitian, Amnistiaren Egunean. Aste honetan atxilotutako Iker Iparragirre gogoan izan zuten ekitaldietan. Jende asko bildu zen manifestazioan ...
Contador, Errebalean bizi izan zen "ume mokoa"
| 2007-07-28 : 18:07 | Kirolak
Bihar Tourra irabaziko duen txirrindularia 2001ean Azpeitian bizi izan zen, Iberdrola taldearekin fitxatu zuenean
Andoni Aranaga taldekidea zuen orduan eta, honek dioenez, "hura gustura ibili zen hemen"
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Anam)
Iparragirreri elkartasuna lankide ohiek
Atzo (ostirala) eguerdian Iker Iparragirreren lankide ohiek Sammic lantegiaren atarian elkarretaratzea egin zuten, atxilotuari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Iparragirre ostegunean atzeman zuen Frantziako Poliziak, Rodezen, etakidea delakoan. Argazkian, Sammicekoak elkarretaratzean. ('Urola ...
Udalak "kezka" agertu du Iker Iparragirreren inkomunikazio egoeraz
| 2007-07-28 : 15:07 | Politika
EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek osatutako gobernuaren mozioa onartu dute, eta Udala prest azaldu da atxilotuaren senideei laguntzeko; EAJk bere mozioa aurkeztu du
Lau alderdiek diote akordio politikoak herritarren borondatea" errespetatu behar duela; EAJk ETAren indarkeriaren bukaera ere eskatu du
Saninazioetako bigarren zezenketako zezenak ordezkatuko dituzte, 'mingain urdin' gaitza dela-eta
| 2007-07-27 : 15:07 | Festak
Tarifako ganadutegi batean atzemandako mingain urdin kasuaren harira erabaki dute Ana Romeroren zezenak ez ekartzea
Egun berean (abuztuaren 1ean) toreatu behar zuen El Fandi toreatzaileari ebakuntza egin diote eta Ferrerak ordezkatuko du
Uztarriaren 87. zenbakia argitaratu berri da
| 2007-07-27 : 15:07 | Komunikabideak
Lan istripuez mediku, sindikatu, nagusi eta langileekin aritu da Uztarria
Musika, enpresa eta pilota ere landu dira, besteen artean
Iker Iparragirre atxilotu dute Frantziaren hego-ekialdean
| 2007-07-26 : 13:07 | Politika
Etakidea delakoan atzeman du Frantziako Poliziak; Juan Cruz Maiza eta Galder Bihotz Cornago ere harrapatu dituzte harekin, Rodezen
Iparragirrek 2005ean egin zuen ihes, Espainiako Polizia Azpeitira atxilotzera etorri zenean
Azken albistea (larunbata, 11:30). 135 lagun maindire ilaran
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 11 (ErramunAizpuru, jaione, Ander, kul, Ihintza...)
Izen handiko pilotariak jokatuko dute festetan
| 2007-07-26 : 11:07 | Kirolak
Erremonte partidak izango dira 30ean; pilota partidak 31n eta abuztuaren 1ean
San Inazio egunean Asegarceko pilotariak izango dira abuztuaren 1ean Aspekoak (Urola Kostako Hitza)
Festa giroan
Atzo (uztailak 25 asteazkena) muntatu zituzten Berdura Plaza atzean San Inazio festetarako txosnak. Aurten, gainera, egitura berria izango dute: eskenatokia atzerago jarri dute eta txosnak forma bilduagoan jarri dituzte. Denera ...
Olaizola: "Azpeitiko herria da antzerkiak idazterakoan dudan eredua"
| 2007-07-26 : 09:07 | Kultura
Alaitz Olaizolak Joanes (itxaropenaren semea) lanarekin Toribio Alzaga saria irabazi du
"Antzeztu gabe ezin naitekeela bizi pentsatzen dut" dio (Urola Kostako Hitza)
Jose Luis Franzesenari egindako elkarrizketaren aurrerapena
| 2007-07-25 : 11:07
Uztarria herri aldizkariaren 87. zenbakiaren aurrerapena: Jose Luis Franzesena Udal Musika Bandako zuzendariari egindako elkarrizketa. Saninazioetan hartuko du erretiroa hark.
Txosnek egitura berria izango dute aurten
| 2007-07-25 : 11:07 | Festak
Denera bederatzi txosna izango dira
Gaur, asteazkena muntatuko dituzte
12.000 euro kostatuko da aparkalekuak egokitzea
| 2007-07-25 : 10:07 | Besterik
Dagoeneko 200 aparkaleku gehiago sortu dituzte Sanjuandegi auzoan
Aparkaleku gehiago sortzea da plan honen helburua (Urola Kostako Hitza)
Larunbatean izango da San Inazio saria
| 2007-07-25 : 10:07 | Kirolak
.110 txirrindulari inguruk parte hartuko dute kadeteen mailako proba honetan
Ibilbideak 80 bat kilometro ditu (Urola Kostako Hitza)














