Artxiboa: 2008 2
Arana Goiko auzunean lokal batek su hartu du
| 2008-02-29 : 16:02 | Besterik
Atzo gaueko hamaikak eta laurden aldera hasi zen sutea eta suhiltzaileak joan behar izan zuten itzaltzera
Eraikineko bizilagunak kalera atera zituzten, segurtasun neurri gisa
Bilgune Feministak, feminismotik harreman berriak eraikitzeko deia egin du
| 2008-02-29 : 15:02 | Gizartea
Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Bilgune Feministak jendartearen irakurketa bat kaleratu du.
Datorren apirilaren 12 eta 13an antolatu dituzten IV. Jardunaldi Feministetan parte hartzeko deia luzatu die herriko emakumeei
EAko hautagaiak ere Azpeitian izan dira
Joan den asteartean (otsailak 26) Eusko Alkartasunako (EA) alderdikide Jesus Mari Larrazabal eta Begoña Lasagabaster izan ziren Azpeitian. Alderdi horrek Espainiako hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaien artean daude Larrazabal eta Lasagabaster ...
Parrokiako oharra. Ostiral Santuz ospatu ohi den prozesioari buruz
| 2008-02-29 : 11:02 | Iritzia
Ostiral Santu eguneko prozesioa "beheraka" doala dio Kepa Susperregi, Azpeitiko erretoreak
Horren aurrean, "norbait prest bada, Parrokira joan eta harremanetan jartzeko" eskatu die herritarrei
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (ander)
Erniarraitz sariketako finala izango da gaur, ostirala, Gaztetxean
| 2008-02-29 : 11:02 | Kultura
Urola Kostatik, Hodei Iruretagoiena eta Aitor Urbieta zarauztarrak eta Maialen Velarde zumaiarra ariko dira
22:00etan hasiko da finala
Urtegia iaz adina beteta aurten ere
| 2008-02-29 : 11:02 | Gizartea
2007ko otsailean %58 zegoen beteta Ibai Eder urtegia eta aurten ere antzera dago, %57,83
Aurrerantzean egiten duen eguraldiaren arabera, oraindik ere gorabehera handiak izan ditzake Nuarben dagoen urtegiak.
Tolosatik Azpeitirako bidea moztuta dago istripuagatik
| 2008-02-29 : 09:02 | Besterik
Kamioi eta kotxe baten arteko istripu "arina" gertatu da GI-2634 errepidean
Santutxo gaina (Albiztur) baino hiru kilometro beherago gertatu da istripua eta Azpeitirako norabidea itxita dago
Azken albistea (10:06): Ireki dute dagoeneko Azpeitirako norabidea
EAJk hauteskundeetako hautagaiak aurkeztu ditu Azpeitian
Atzo (otsailak 28, osteguna) EAJ alderdiak Espainiako hauteskundeetarako prestatu dituen hautagaiak aurkeztu zituen Azpeitian. Alderdi horrek Azpeitiko udaletxean dituen zinegotziak, Gipuzkoatik Espainiarako aurkeztu duten hautagaia eta beste zenbait alderdikide propaganda ...
Larunbatean Binakako Urrezko Aizkolarien finala jokatuko dute Azpeitian
| 2008-02-28 : 11:02 | Kirolak
Larretxea eta Atutxa, Arrospide eta Aierberen kontra lehiatuko dira
23:00etan hasiko dira finalak, Izarraitz Pilotalekuan
Nuarbeko etxeak ezin zituela saldu eta baldintzak aldatu ditu Etorlurrek
| 2008-02-28 : 08:02 | Hirigintza
Atxikitako sei etxebizitza eraiki ditu foru sozietate publikoak lehen bidezainen eraikina zegoen tokian
Beizaman zortzi etxebizitzetatik bat bakarra falta da saltzeko
Zakarrontziak jarri dituzte
Azpeitiko herrigune historikoa hiritartzeko proiektuaren barruan Perez Arregi plazan obrak egin zituen Udalak, lur azpiko azpiegiturak eta zoladura berritu zituzten, baita zuhaitzak eta eserlekuak jarri ere. Udan bukatu zituzten obrak ...
Denboraldia bukatu da Iraurgiko jokalari Aranbarrirentzako
| 2008-02-27 : 09:02 | Kirolak
Lotailu gurutzatua duela esan diote medikuek
Ebakuntza nork eta noiz egingo dion erabakitzen ari da
Arau Osagarrien behin betiko dokumentua argitaratu egingo dute
| 2008-02-27 : 09:02 | Udala
EAJkoak ez daude gustura, Arauen Berrikuspen Dokumentu bategina argitaratzea nahi zutelako, arauak indarrean jartzeko
Berriz ere alegazioen epea zabalduko da, eta ondoren dokumentu bategina egingo dute
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 15 (azpeiti, ander, Ander...)
Gabiriko X. Rallysprintean herriko zazpi gidari
| 2008-02-27 : 09:02 | Kirolak
Joxe Labaka, Iñaki Alberdi, Jon Arregi, Andoni Oruezabal, Xabier Gurrutxaga, Xuban Uzkudun eta Aritz Elgarrestak hartuko dute parte lasterketan
Martxoaren 2an, igandea, izango da proba, 15:00etan hasita
Auto batek oinezko bat harrapatu du Aranean
| 2008-02-27 : 09:02 | Besterik
Astelehenean gertatu zen ezbeharra
Kolpearen ostean anbulantzian Zumarragara eraman zuten oinezkoa; zauri arinak dituela azaldu du Udaltzaingoak
Piano Jaialdian domina ugari...
Juan de Antxieta musika eskolako ikasleak Andoaingo III. Piano Jaialdian hartu zuten parte pasa den asteburuan. Bertan, Urola kostako 800 piano jotzaile izan ziren, sei eta hemezortzi urte bitartekoak. Azpeititik ...
Nafarroa: Euskal Estatuari buruzko erakusketa
Betharram aretoan Nabarraldek antolatutako erakusketa dago ikusgai. Nafarroa: Euskal Estatua izenpean, otsailaren 18tik martxoaren 2rarte izango da bertan. Nafarroako konkista, foru, nazio eraikuntza...eta abarri buruzko informazioa aurki dezakegu bertan ...
Gosari Bihotz Osasungarria egin dute Karmelo Etxegaraiko ikasleek
| 2008-02-26 : 11:02 | Gizartea
Gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeari buruz haurrak informatzea du helburu ekimenak
Karmelo Etxegarai Ikastolako 10-12 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte
Pilota finalak jokatu dituzte
Asteburuan jokatu dira Azkoitiko Gurea frontoian Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Eskolarteko Pilota Txapelketaren finalak. Alebin nesken finala Ikasberrik (5) irabazi zion Errezilgo taldeari (1). Mutiletan, Xabier Munibe 1 (5) izan ...
Erdi kalea hiritartzeko lanak apirilean hasiko dira, Eliz kalekoak bukatuta
| 2008-02-26 : 10:02 | Hirigintza
Eliz kalekoak "denboraz ondo" doaz eta martxoaren amaierarako bukatuta izatea nahi dute udal ordezkariek
Erdi kale barrenean komun publikoa jarriko dute
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 15 (ander, haizeaburuan, txispa...)













