Artxiboa: 2008 2
"Etorkizuna independentzian" aldarrikatuz
Larunbatean (otsailak 23) Gazte Topagunearen aurkezpen festa egin zuten Azpeitian. Lezon izango da aurten Topagunea eta martxoaren 21ean hasi eta 24an bukatuko da. "Independentzian bizi eta Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko ...
Julian Bereziartua, Uztarriako ohorezko bazkide
| 2008-02-25 : 13:02
Euskararen alde egin duen lana aitortu nahian, Uztarria Kultur Koordinakundeak Julian Bereziartua elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuen larunbatean.
20 urte trenik gabe
| 2008-02-25 : 09:02 | Gizartea
Otsailaren 5ean 20 urte bete ziren Urolako Trena gelditzeko agindua eman zutenetik
Joan den ostiralean, berriz, 82 urte bete ziren inauguratu zutenetik
Euskal Herria kaleko ordenazioa aztertzen
| 2008-02-25 : 09:02 | Hirigintza
Euskal Herria kaleko hainbat etxetarako garajeetan autoa sartzeko zeuden arazoak ikusita berriro hasi dira ordenazioa aztertzen
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ondoan autoentzako aparkalekuak eta zebrabidea egin nahi dituzte
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (pantxoa)
Uztaro Haur Eskola handitu egingo dute, aldamenean modulo bat gehituta
| 2008-02-25 : 09:02 | Gizartea
Haur eskolan "gainezka" daudelako eta mementoko beharrari erantzuteko handituko dute
Martxoaren bukaerarako "eraikin berria bukatuta" izatea nahi dute Udaleko arduradunek
Errezilgo Borondegi txiki gelditu zen bertsozaleak hartzeko
| 2008-02-25 : 09:02 | Kultura
Azken kanporaketa izanik, ostiraleko finalean abestuko duten sei bertsolariak zehaztu dira
Unai Gaztelumendi añorgarrak egin zuen lehenen 201,5 punturekin
Familia ugariek OHZn hobariak eskatzeko epea
| 2008-02-25 : 09:02 | Gizartea
Urtarrilaren 1ean jarri zuten martxan hobariak eskatzeko epea eta martxoaren 31ra arte zabalik egongo da
Eskatzeko garaian indarrean dagoen familia ugarien titulua eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria eman behar da
Julian Bereziartua, Uztarriako ohorezko bazkide
| 2008-02-23 : 13:02 | Euskara
Medikuak bere lanbidean euskararen alde egindako lana aitortu du kultur koordinakundeak; 11. ohorezko bazkidea da
"Gaur egun, zorionez, badira mediku batzuk euskaraz aritzen direnak", esan du Bereziartuak
Herri euskalduna
| 2008-02-23 : 11:02 | Iritzia
Hainbatetan identifikatu eta salatu ditugu Euskal Herrian euskaraz bizitzeko debekuaren arrazoi eta ondorioak, baita horren erantzuleak ere. Haserre kalera irten dugu. Herritarrokin euskararen egoeraz eta eskubide urraketaz hitz egin dugu ...
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (krixpin)
Presarik gabe
Atzo (ostirala) hasi zen ofizialki Espainiako hauteskunde kanpaina. Talde politikoek martxoaren 7a arteko epea dute euren mezuak helarazi eta programak azaltzeko. Martxoaren 9an izango dira Espainiako Kongresuko eta Senatuko bozak ...
Masaje zerbitzua emango dute Kiroldegian
| 2008-02-22 : 11:02 | Gizartea
Otsailaren 25etik aurrera hasiko dira zerbitzua berriarekin
Bazkideek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 26 euro
Saninazioetarako ganadutegiak erabakita
| 2008-02-22 : 11:02 | Festak
Palha, El Ventorrillo eta Ana Romero ganadutegietako zezenak ekarriko dituzte
Toreatzaileen artean, Sanchez Vara, Diego Urdiales eta Alejandro Talavante etorriko dira
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (krixpin, imanol, ander, nineu)
Arbasoen aztarnen atzetik
| 2008-02-22 : 09:02 | Kultura
Lagun Onak Mendi Bazkunakoek Karakate-Irukurutzeta-Elosua mendi irteera egin zuten igandean
Antxieta Arkeologia Taldekoekin megalitoen berri izateko aukera ere izan zuten mendizaleek
LAB sindikatuak deitutako mobilizazioa
Gaur, osteguna, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du azpeitiko Ogasuneko bulego aurrean, Irungo Ogasuneko iruzurra dela eta. LAB sindikatuak atera duen komunikatuak dioenez, "euskal administrazioak urtero zerga politika bidegabe eta atzerakoia ...
Joxe Mari Elosua: "Egoera alarma gorri denak pizteko modukoa da"
| 2008-02-21 : 13:02 | Euskara
Egunkaria itxi zutela bost urte bete ziren atzo (asteazkena), eta auziko abokatuak hitzaldia eman zuen Azpeitian, Uztarriaren Kulturaldian
"Guardia Zibilak eskatu zion epaileari Egunkaria ixteko, eta honek baimena eman zion. Hori arau penal eta prozesal oinarrizkoenak urratzea da"
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Ander)
Bidegoian eta Errezil arteko errepidea berritzea erabaki dute
| 2008-02-21 : 09:02 | Besterik
GI-2634 errepideko bide zorua berrituko dute 11 kilometroko tarte batean, Bidegoianen eta Errezilen
Lehiaketan aukeratutako enpresak 3 hilabetean eta 368.961,18 euroko aurrekontuarekin burutu beharko ditu lanak
Eñaut Aranbarrik belaunean min hartu du eta lesio larria delakoan dago
| 2008-02-20 : 17:02 | Kirolak
Oraindik erresonatziaren emaitzak ez ditu jaso
Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldean jokatzen ari direnen artean azpeitiar bakarra da
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (arriya)
'Egunkaria'-ren itxieraren kontra berriz ere
Gaur (asteazkena, otsailak 20) bete dira bost urte Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz 'Egunkaria' itxi zuela, eta horren kontrako ekitaldia egin dute Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Jendetza bildu ...
Eliz kaleko lanak bukatzear
Azpeitiko alde zaharra hiritartzeko hirugarren fasea, hau da, Eliz kalean lur azpiko azpiegiturak berritu eta zoladura berria jartzea, bukatzear da. Dagoeneko kalearen beheko partean bukatu dituzte lanak eta orain goiko ...
Larunbatean Gazte Topagunearen aurkezpen festa izango da Azpeitian
| 2008-02-20 : 11:02 | Gizartea
Kalejira, afaria eta kontzertuak antolatu dituzte herriko gazteek; Emon eta Pikutara musika taldeek Gaztetxean joko dute
Gazte Topagunea "independentzian bizi eta Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko mugarria" izango dela diote eta herriko gazteei bertan parte-hartzeko deia luzatu diete














