Artxiboa: 2008 11
Urtebetean Azpeitiko langabetu kopurua %18,7 igo dela dio LABek
| 2008-11-17 : 09:11 | Ekonomia
Eskualdean eragin "nabaria" izaten ari den krisiari aurre egiteko itun soziala eta aldaketa bultzatu nahi dituzte
Krisialdia enpresetan izan duen eragina "larritzeko modukoa" iruditzen zaio sindikatuari
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (132)
Bertso Parrandan Man taldea aurrera
| 2008-11-17 : 09:11 | Kultura
Mini, Ander Urbieta eta Naparra finalaurreko saioetara sailkatu dira Azkoitian egindako saioan
Aure taldearen aurka jokatuko dute finalaurrekoa
Aurten izan da zezena Errebalean
Errebalean sanmartinetan iaz, mingain urdinaren gaitza zela-eta, ez zen urteroko sokamuturrik izan. Aurten bai; gaur (larunbata) arratsaldean, hain zuzen. Ordu eta erdi pasatxoan izan da. Argazkian, gaurko sokamuturreko une bat ...
Apirilaren 2an, Korrika Azpeitian
| 2008-11-15 : 15:11 | Euskara
Hurrengo urtean izango da berriro euskararen aldeko lasterketa
Berriz ere pasatuko da hemendik; Zestoa aldetik etorriko da
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (oba)
Etiopiako umezurtzei laguntzeko
Gaur (larunbata), udaletxe azpian Jangela Solidariaren aldeko diru bilketa egin dute. Bertan bildutako dirua Etiopiara bideratuko dute, Wruko herrira. Euren helburua hurrengo bost urtetan bostehun umezurtzi elikadura gastuak bermatzea da ...
I. Azoka Eguna
Euskal Antzeki Topaketak aurrera doaz eta gaur (ostirala 14) I. Azoka Eguna izan da. Besteak beste, egun guztian zehar eta herriko leku ezberdinetan hainbat antzerki obrataz gozatzeko aukera izan da ...
Santo Tomas Egunean jakien postua jartzeko epea zabalik
| 2008-11-14 : 09:11 | Festak
Txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 25a arte dago irekita
Zozketa udaletxeko areto nagusian egingo dute, hilaren 27an
Ikasberri eta Udalaren arteko hitzarmena, "pauso garrantzitsua"
| 2008-11-14 : 09:11 | Udala
Udalak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak diru laguntza zuzenen inguruko hitzarmena sinatu dute
"Hezkuntza eskubideak bermatze aldera" egindako hitzarmena dela adierazi zuen alkateak
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 22 (jefi, Balbi, Mab, hezi...)
Aurten berriz aterako dute zezena Errebaleko jaietan
| 2008-11-14 : 09:11 | Festak
Lasao auzoan eta Buztintzuriko Errebalean sanmartinak ospatuko dituzte asteburuan
Goizeko hamaiketatik aurrera eta egun osoan zehar hainbat ekintza egingo dira Errebalean
EHEren ezabaketa Astea
| 2008-11-13 : 12:10
Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz erakundeak hainbat ezabaketa egin zituen herriko seinaleetan, Ezabaketa Astearen barnean.
Nikolas Segurola: "Artzain bizitza oso egokia da fraidearentzat"
| 2008-11-13 : 11:11 | Gizartea
Berria egunkariak elkarrizketa egin dio gaur Azpeitiko artzainari
Artzain Eskolako arduraduna da
1,4 kiloko onddo beltza sabelera
Matxinbentako Jabier Lasak onddo beltz (boletus pinophilus) handia aurkitu zuen joan den asteburuan. Inguruan perretxiko gutxi omen dago aurten, baina matxinbetarrak 1.400 gramoko onddoa jaso zuen. Argazkian, etxeko txikia ...
Greba deialdiak erabateko jarraipena izan du Iraurgi Ikastetxean eta Ikasberri Ikastolan
| 2008-11-13 : 09:11 | Hezkuntza
Eskoletako langileen baldintzak hobetzeko eta hezkuntza publikoko langileekin parekatzeko eskatu dute
Urola Kostan 10 ikastetxetatik 6tan %100k egin du greba; guztietan %80k baino gehiago
Azoka Eguna da bihar, ostirala, euskarazko antzerkiaren topagunea
| 2008-11-13 : 09:11 | Kultura
Aurreneko aldiz antolatu dute ekimena, Azpeitiko XXVI. Euskal Antzerki Topaketen baita
"Hausnarketa gune nahiz erakusleiho" izango da
Helduentzako oinarrizko internet saioak antolatu ditu Urola Ikastolak
| 2008-11-13 : 09:11 | Hezkuntza
Gipuzkoa osoan egingo den Internet Zuretzat Astearen baitan egingo dute ikastaroa, abenduko lehen astean
Bi orduko bi saio egingo dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetan
Etxez etxeko laguntzailearen ikastaroa
Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatutako 'Etxez etxeko laguntzailearen ikastaroa' ematen ari da egunotan Sindikatu Zaharrean. Azaroaren 11ean hasi ziren klaseak eta abenduaren 10era arte luzatuko dira. Ikastaro hau batik bat atzerritarrentzat ...
'Go! azen' filma abenduaren 5ean estreinatuko dute Azpeitian
| 2008-11-12 : 10:11 | Kultura
Bihar, osteguna, estreinatuko dute ofizialki Donostian; ondoren, herriz herri ibiliko dira
Filma udan grabatu zuten eta lanean pasatutako lau astetik hiru Esklabetan egin zituzten
Izarraitz- Txoko elkarteak I. Mus Txapelketa Azkarra antolatu du
| 2008-11-12 : 09:11 | Aisia
Azpeitiko Elkarteen arteko txapelketa izango da
Azaroaren 19a izango da izena emateko azken eguna
San Martin egoitza ofizialki inauguratuta
Adinekoen San Martin egoitza ofizialki inauguratu dute gaur, asteartea, eguardiko hamabietan. Bertan izan dira Udaleko, San Martin egoitzaren Fundazioko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Argazkian, inaugurazioko une bat. Informazio gehiago
Azpeitiko hainbat kaleen izenak aldatu egingo dira
| 2008-11-11 : 10:11 | Euskara
Udalerriko kale izendategi eguneratua onartu du Udalak
Harzubia etorbidea Artzubia izango da aurrerantzean eta Santiago kaleak Done Jakue izena hartuko du
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 10 (ena, ander, TxipliTxaplaPum, ana, jaione...)















