Artxiboa: 2008 12
San Sebastian bezperan bandera igo nahi du Realak
| 2008-12-24 : 15:12 | Festak
2009an ehun urte beteko dituela da klubaren arrazoia, eta Iñaki Badiolak gutuna bidali zion duela egun batzuk Iñaki Errazkin alkateari
Proposamena lehengo astean aipatu zuten danbor taldeek eta Udalak batzordean
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 26 (Mab, oba, JON, NEREA...)
V nobela
| 2008-12-24 : 15:12 | Iritzia
Hasiera itzela du Joxean Agirreren La lutte finale liburu berriak: "Bere azken agurrean egon zirenek, afarira gonbidatu zituenek alegia, ez zegoela abailduta diote. Ez zuen, noski, garai bateko grinarik, irmotasun ...
Gabon eskean
Gaur, abenduak 24, gabon eskean irten dute herriko hainbat taldek eta herrian kantari ariko dira. Talde horietako bat Erniarraitz Bertsozale Elkartea da, eta goizean goiz atera da. Argazkian, Erniarraizkoak gaur ...
Gabonetako haur parkea igandean zabalduko dute, Izarraitz frontoian
| 2008-12-24 : 10:12 | Festak
Arratsaldeko lauretatik zortzietara egongo da zabalik, urtarrilaren 6a arte
Sarrerak 2 euro balioko ditu
Ikusmin handia Benito Lertxundiren kontzerturako
| 2008-12-24 : 09:12 | Kultura
Sarreren erdia pasa dagoeneko saldu du Orkatz Kultur Elkarteak
Larunbatean izango da emanaldia, Izarraitz Pilotalekuan, 22:30etik
Danbor taldeek onartu dute alkateak San Sebastian bezperarako egindako proposamena
| 2008-12-23 : 21:12 | Festak
Minutu bateko isilunea gordetzeaz gain, bakearen eta konponbidearen aldeko aldarria egingo dute
Gaur gauean egin dute bilera taldeek eta Udalak
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 25 (egiak, Pablo, Txomin, maddik, laia...)
Udalak herriko etxebizitza beharra ikertu du
| 2008-12-23 : 18:12 | Gizartea
Azpeitiko 755 familia eta 2.277 herritarren iritziak bildu dituzte
Ikerketaren arabera, azpeitiar gehienak etxea jabetzan hartzearen aldekoak dira
Euskal gizarteari, saminez eta esker onez
| 2008-12-23 : 13:12 | Iritzia
Egunak luze doaz eta gauak are eta luzeago gure senar eta atte Inaxio falta zaigunetik. Abenduaren 3ak gure bizitzako egutegia minez eta saminez markatu zuen. Lehen egunetan ez genuen indarrik ...
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 16 (Nirem, pirol, laia, Jonander, patxipirata...)
Sanjuandegiko Urbitarte plazatxoan haur parke berria jarriko du Udalak
| 2008-12-23 : 10:12 | Gizartea
Urtarrilean lanekin hasiko dira
Sanjuandegiko hainbat auzotarrek haur parkea jartzeko proposamena egin zioten Udalari
Gipuzkoa Kirola Saria jaso du Azpeitiko Udalak
| 2008-12-23 : 10:12 | Kirolak
Gipuzkoako Foru Aldundiak hamar sari banatu zituen atzo (astelehena) Donostiako Kursaal jauregian egin zen ekitaldian
Iñaki Errazkin alkateak eta Manuel Unanue Kirol Batzordeko zinegotziak jaso zuten saria
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (patxipinpolas)
Aimar Irigoien Euskal Harri Handien Txapelketako irabazle
| 2008-12-22 : 12:12 | Kirolak
Txapelketako marka hautsi zuen eta Azpeitiko Udalak 2000 euroko saia emango dio
Atzokoarekin, errezildarrak aurten jokatu dituen hiru txapelketa ofizialak irabazi ditu
Azkeneko albisteak (abenduak 27). "Hurrengo urtea honen modukoa izatea sinatuko nuke gustura"
Txapelen Omenezko Jaialdia
| 2008-12-22 : 11:12
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Lankuk antolatutako Txapelen omenezko bertso jaialdia egin zuten ostiralean, Izarraitz pilotalekuan. Sei bertsolari entzuteko aukera izan zen: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Nekane Zinkunegi, Sebastian ...
Gabonetako Zine Zikloa ostiralean hasiko da
| 2008-12-22 : 11:12 | Kultura
Abenduaren 26tik 30era umeentzat eta helduentzat emanaldiak eskainiko dituzte
Umeentzako DVD emanaldiak 17:00etan izango dira eta helduen filmak 21:30ean emango dira, Betharram aretoan
Santo Tomas egun jendetsua
Giro aparta egon zen atzo (igandea) Azpeitian, Santo Tomas egunean. Eguraldi onak lagunduta, herritarrek txorizo eta taloa jateko aukera izan zuten. Bertsolariak, herri kirolak eta trikitilariak ere izan ziren eta ...
Bidezko Merkataritza bultzatzeko, gabonetako denda jarri dute
| 2008-12-22 : 09:12 | Gizartea
Azpeitiko Misio Taldekoek ireki dute
Urtarrilaren 5era arte egongo da irekita
Baserritarren produktuei buruzko azterketa egingo du EHNEk
| 2008-12-22 : 09:12 | Ekonomia
Udalak eskatu dio azterketa egiteko, baserritarren produktuak merkaturatzeko modu egokienak aurkitzeko
Azterketa sei hilabetetan egin nahi dute eta arreta gune bat jarriko dute herritarren iritziak jasotzeko
Urtarrilaren 17an hartuko du EAJk alkatetza, EAren boto batekin
| 2008-12-20 : 14:12 | Udala
Iñaki Errazkinen kontrako zentsura mozioa sartzeko akordioa lortu dute gaur
Julian Eizmendi izango da berriz ere Azpeitiko alkate, eta gutxiengoan gobernatuko du
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 77 (laia, olentzero, ixilikezegon, azpeiti...)
Uema, etorkizunera begira
| 2008-12-20 : 13:12 | Euskara
Datozen hamar edo hamabost urteetarako plan estrategikoa egitea du helburu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak
Azpeitiko Udala aurtengo apirilean sartu da Ueman
Etxebeltz-Izarrako, Soreasuko eta koarteleko hirigintza planak baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak
| 2008-12-20 : 13:12 | Hirigintza
Leku Eder promotorak auzitara eraman ditu Aldundia eta Udala, hirigintza arauak ez errespetatzeagatik
EAEko Lurralde Auzitegiaren esanetan, plan horiek ez dituzte hirigintza arauak betetzen
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 16 (nineu, maddik, azpeiti, laia, JON...)
Nerea Etxeberria izendatu dute 2008ko Azpeitiko Kirolaria
| 2008-12-20 : 13:12 | Kirolak
Azpeitiko Udalak gaur (larunbata) eguerdian banatu du aurtengo herriko kirolari onenaren saria
Guztira hamalau hautagai izan dira eta guztiek garaikurra jaso dute





