Artxiboa: 2009 5
Lagun Onak-Torrelavega
| 2009-05-30 : 20:43
Lagun Onak-ek Espainiako Bigarren B Mailarako txartela lortzeko aukera paregabea izan du gaur (larunbata), Torrelavega taldearen aurka. Partida osoa irabazten joan da eta 4-3 markagailuarekin amaitu da partida, baina joanekoan ...
Lagun Onak-ek azken unean galdu du Bigarren B Mailara zuzenean igotzeko aukera
| 2009-05-30 : 19:05 | Kirolak
Hamar minutu falta zirela 4-1 ari zitzaion irabazten Torrelavegari, baina gero bi gol jaso ditu, 4-3koa luzapenean; joanekoan 1-0 egin zuten
Azpeitiko taldeak beste bi kanporaketa izango ditu igotzeko; astelehenean jakingo du zein izango duen lehen aurkaria
Albiste honen argazkiak ikusteko klikatu hemen
Partidako laburpenaren bideoa (Torrelavegakoen webgunetik hartua, gaztelaniaz)
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (nineunauk, danbortxo, horizan, joxemari, erdikalekue)
Lagun Onak-eko presidenteei omenaldia
Lagun Onak Futbol Elkartearentzako egun berezia da gaurkoa (larunbata) eta, hori dela-eta, klubean presidente izandako hamahiru lagunak omendu dituzte. 12:30ean, Parrokiko Soledadeko kaperan meza eman dute eta gero bazkaria ...
Egin du batek
| 2009-05-29 : 16:05 | Politika
2007ko udal eta foru hauteskundeetako kanpainan, 2008ko Espainiakoetan eta 2009ko Eusko Legebiltzarrekoetan inork ez zuen egin, eta txokantea izan zen (uztarria.com-ek iazko martxoan aipatu zuen harritzekoa zela hori). Hau ...
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 23 (joxemari, azpeiti, erdikalekue, araitz...)
Inazio Uria zena omendu du Adegik
Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Inazio Uria ETAk hildako enpresaburua omendu zuen atzo (osteguna), Adegiko enpresa egunean, Donostian. Inazio Uria zenaren senideak eta Altuna y Uria enpresako arduradunak izan ziren (argazkian ...
Sanjuandegiko festetako ekitaldiak astelehenean hasiko dira
| 2009-05-29 : 14:05 | Festak
Sanjuandegiko Festa Batzordeak festetarako antolatutako ekitaldietan parte hartzeko dei egin die auzotarrei
Astelehenean bakarrizketak izango dira, Osinazpi tabernan, 22:00etan hasita
Josu Aizpuruk eta Joseba Otaegik aizkora desafioa jokatuko dute igandean, zezen plazan
| 2009-05-29 : 11:05 | Kirolak
Aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu beharko ditu
Alde bakoitzak 3.000 euro ditu jokoan eta desafioa 12:00etan hasiko da
Kadete mailako finala jokatuko dute larunbatean
Lagun Onak eta Ikasberri taldeek kadete mailako Kopako finala jokatuko dute larunbatean. Lehia 11:30ean izango da Garmendipeko belar artifizialean futbol zelaian. Horretaz gain, eskolarteko areto futboleko Gipuzkoako finala ere ...
Bistaeder eguneko zentro berriak hamar lagun gehiago hartzeko tokia du
| 2009-05-29 : 09:05 | Gizartea
Zentroak 503.167 euroko aurrekontua izan du eta Foru Aldundiak kopuru horren zati handi bat ordainduko duela agindu du
Atzo (osteguna) egin zuten inaugurazio ekitaldia
Joseba Segurola ez Espainiaratzeko agindua eman du Frantziako Justiziak
| 2009-05-28 : 12:05 | Politika
Versallesko Apelazio Auzitegiak ez du onartu Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindua
2005ko martxoan atxilotu zuten Frantzian, etakidea izatea egotzita
Gora Lagun!
| 2009-05-28 : 10:05
Lagun Onak-ek Bigarren B Mailarako igoera faseko kanporaketako Gimnastica Torrelavegaren aurkako itzulerako partida jokatuko du larunbatean, 18:00etan. Taldeko entrenatzailea Aitor Zulaika adierazi duenez, Garmendipen 1.000 eta 2.000 ...
Zezen-plaza eta Landeta arteko bidea itxita egongo da uztail amaierara arte
| 2009-05-28 : 09:05 | Hirigintza
Hodiak sartzeko lanetan hasi dira eta amaitutakoan biribilgunea egingo dute
Erdigunetik Landetara norabideko trafikoa Grupo A aldetik bideratuko dute; Landetatik erdigunerakoa, berriz, Garmendipetik
Garmendipen Lagun Onak-ek partida irabaztera irtengo du
| 2009-05-28 : 09:05 | Kirolak
Lagun Onak futbol taldeko entrenatzaile Aitor Zulaikaren nahia, larunbatean, Garmendipen 1.000 eta 2.000 zaletu biltzea da
Futbol partida larunbatean da, 18:00etan, Garmendipen
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (antton, botijo, nineu)
Aimar Irigoienek Gipuzkoako txapela jantzi du hirugarrenez
| 2009-05-28 : 09:05 | Kirolak
Ostolazari, Izeta IIIa.-ri eta Izeta IVa.-ri gailendu zitzaien, baina ez zuen lortu iazko marka berdintzerik
Iaz egindako markatik altxaldi batera gelditu zen
Imsersoren oporraldietan izena emateko epea zabaldu dute
| 2009-05-28 : 09:05 | Gizartea
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman behar da izena, ekainaren 19a baino lehen
Imsersok 65 urtetik gorakoentzat antolatzen ditu bidaiak
Urolako trena berriro? "Ez dago dirurik"
| 2009-05-27 : 15:05 | Gizartea
Eusko Jaurlaritzak dio udalekin adostasunik eta proiekturik ere ez duela; AHTa du lehentasun
Gipuzkoako Foru Aldundiaren duela hiru urteko planak trena berreskuratzea jasotzen zuen
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 8 (gaztie, Aurrezaurre, Oihenart, joxemai...)
Presoei elkartasuna adierazi asmoz, III. Boulder Txapelketa antolatu dute
| 2009-05-27 : 11:05 | Politika
Txapelketa larunbatean egingo dute, Gaztetxean
Hiru zailtasun ezberdinetara egokitutako panelak prestatuko dituzte
Txalintxora irteera
Txalintxo eguna izan zen igandean eta herriko hainbat gaztetxoek eta gurasoek elkarrekin egin zuten ibilaldia. Goizeko bederatzietan abiatu zen berrogeita hamar laguneko taldea Azpeitiko plazatik. Behin Txalintxora iritsi zirenean hamaiketakoa ...
Izarraizko igerilariek zortzi domina lortu dituzte
| 2009-05-27 : 09:05 | Kirolak
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortutako emaitzei esker Euskadikoan parte hartuko dute bi azpeitiar igerilarik
Ainhoa Goenagak urrezko bi domina lortu ditu; mutiletan, Pablo Etxeberriak lortu du urrezko domina
Adegik Inazio Uria omenduko du ostegunean
| 2009-05-26 : 12:05 | Besterik
Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen egunean egingo diote omenaldia ETAk hildakoari, Donostian
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakaria izango dira ekitaldian, besteak beste















