Artxiboa: 2010 3
Ainhoa Goenagak 14. postua lortu du Espainiako Txapelketan
| 2010-03-31 : 14:03 | Kirolak
.100 metro bizkarren lehiatu zen Madrilen jokatutako Espainiako Txapelketan
Proba honetan bere marka hobetzea lortu zuen 2 segundu eta 64 ehunekotan
Urtebete Joxe Lizaso gabe
2009ko apirilaren 1ean hil zen Joxe Lizaso bertsolaria, 82 urte zituela. Urtebete, beraz, hura gabe. 64 urte egin zituen plazaz plaza kantari. 'Lapikue.net' Azpeitiko kultur webak urteurrrena gogoratu eta ...
Azpeititik Lasaora, trenez
| 2010-03-31 : 11:03 | Aisia
Trenean ibiltzeko aukera izango da bihartik (osteguna, apirilak 1) astelehenera bitartean
Egunero lau bidaia egingo ditu lurrun trenak
Azpeitiko ezker abertzaleak Aberri Egun bateratuan parte hartzeko deia egin du
| 2010-03-31 : 11:03 | Politika
Irun eta Hendaia artean ospatuko dute Aberri Egun bateratua
"Azpeitia herri euskaldun eta abertzalea izanik", igandean, balkoian ikurrina jartzeko deia egin du ezker abertzaleak
Sanagustin, barrutik
| 2010-03-31 : 10:00 | Kultura
Kultur Mahaiko kideek bisita egin dute kulturgunera. Batzarrean kezka agertu zuten irekiera izaten ari den atzerapenarekin. Espainiako Gobernuaren azkeneko balekoa baino ez da falta. Lapikue.net-ek Sanagustin berritua erakutsi du bideo honen bidez.
Pasaiako segada argitzeko eskatuz ekitaldia deitzea onartu du Udalak
| 2010-03-30 : 18:03 | Politika
Pasaiako Sarraskia Argitu taldeak aurkeztutako mozioa onartu dute, ezker abertzaleko, EAko eta Aralarko zinegotzien aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin da
Ekitaldia eta eguna datozen egunetan zehaztuko dituzte
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 17 (aitortxo, jaione, ezgeratuixilik...)
Sorosle eta lehen sorospen ikastaro berria antolatu du DYAk
| 2010-03-30 : 12:03 | Besterik
Apirilaren 12an hasi eta hiru asteko iraupena izango du, DYAk Urola kalean duen egoitzan
Hala nahi duten ikasleek sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute
Lan Mobel Iraurgik igoera fasea jokatuko du
| 2010-03-30 : 11:03 | Kirolak
Joan den igandean Ferroli irabazita lortu zuen Adecco Platara igotzeko fasean aritzeko txartela
Iaz ere jokatu zuen igoera fasea, etxean, baina ez zuen irabazterik lortu
Ramon Etxezarreta: "Desadostasunak? Neure buruarekin eduki ditut handienak"
| 2010-03-30 : 10:03 | Politika
Bere gain hartu du Etxezarretak kargua uztearen erantzukizun osoa
Ukatu egin du desadostasunak izan dituela lan taldearekin, baina aitortu du ez dela bere "estilokoa".
Ramon Etxezarretak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza utziko du
| 2010-03-29 : 16:03 | Euskara
Berak hartu du erabakia, arrazoi pertsonalengatik; "deserosotasuna gero eta handiagoa egiten ari zitzaidan"
Patxi Lopezen gobernuak iazko maiatzean izendatu zuen kargurako
Aurrera doa Kultur Mahaia
| 2010-03-29 : 13:03 | Kultura
Joan den ostegunean egin zuten batzarrean aurtengo aurrekontuari oniritzia eman zioten
Hurrengo batzarra uztailerako aurreikusi dute
Gurutz Ansola: "Krisiaren ondorioz ez dakigu zer etorkizun daukan neoliberalismoak"
| 2010-03-29 : 13:03 | Besterik
Eusko legebiltzarkide eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari izandakoa da, ekonomiaz euskaraz idazten du, eta Berria-ko Igandea gehigarriak elkarrizketa egin dio
"Euskara da gure izaerari berez dagokiona; horrek eskubidea ematen dio gure bizitzako arlo guztietan presente egoteko"
H1!-ek egoitza du Azpeitian
Hamaikabat alderdiak (H1!) Gipuzkoako lehenengo egoitza ireki zuen larunbatean, Eliz Kalean. Enparan Dorretxeko Batzar Orokorraren ondoren inauguratu zuten egoitza berria. Inaugurazio ekitaldian 100 bat lagun bildu ziren, eta IƱaki Galdos ...
Presoen eskubideen alde
Azpeitiko presoen eta iheslarien senideek, preso ohiek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek deitu zuten joan den ostiraleko manifestazioa. Espainiako eta Frantziako gobernuak euskal preso politikoen aurka egiten ari diren espetxe ...
Gazteen Nazioarteko Futbol Txapelketa, Garmendipen
| 2010-03-29 : 11:03 | Kirolak
Apirilaren 4an, igandean, jokatuko dituzte lehen faseko partidak, 16:30ean hasita
Portugalgo Sporting Club, Valencia eta Gipuzkoako konbinatuak jokatuko dute Garmendipen
Errekor faltan, emozioa izan zen azken metroraino Azkoitia-Azpeitia proban
| 2010-03-29 : 10:03 | Kirolak
Stephen Kibet eta Hellen Kimutai gailendu dira azken esprinean
Lasterketa hasi aurretik Rocio Rios atleta omendu zuten bere ibilbideagatik
Extremadura-Euskadi Lagunarteko Kirol Txapelketan hartuko dute parte Iraurgi ikastetxekoek
| 2010-03-29 : 10:03 | Kirolak
Azpeititik Quintana de la Serenara hiru talde joango dira
Apirilaren 2an eta 3an jokatuko dute txapelketa
Azpeitiarren %86k kalean euskaraz hitz egiten du
| 2010-03-29 : 10:03 | Euskara
Haurrak eta 25 urte arteko gazteak dira kalean euskaraz gehien jarduten dutenak; %91ek erabiltzen dute hizkuntza
Azpeitian, mintzakideen artean haurren bat dagoenean %94ek egiten dute euskaraz
Pako Aristi: "Organoa jotzea ez dut ekintza erlijioso bezala hartzen, ateoa bainaiz"
| 2010-03-29 : 10:00 | Kultura
Musikarekin duen harremana ez da berria. Gaita jotzeaz gain, asteburutan, organoa jotzen du Azpeitiko Urrestilla auzoko elizan. Jada, Aste Santuari begira jarrita dago. "Ostegunetik igandera egunero mezetan organoa jotzen arituko naiz", adierazi du idazleak. Elkarrizketa egin dio 'Noticias de Gipuzkoa'-k.
Ertzaintzak galarazi egin du Pasaiako segada salatzeko manifestazioa
| 2010-03-27 : 13:03 | Politika
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu du gaurko ekimena, Dignidad y Justiciak eskatuta; "delituak" egin zitezkeela-eta, "bake soziala ez haustearren" hartu du erabakia Moreno epaileak
Eguerdirako hainbat ertzain zeuden plazan eskopetekin
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (gaztie, ezgeratuixilik, maddik, IrekiAteak...)






