Artxiboa: 2010 10
Aste berezia Bistaeder eguneko zentroan
Aste honetan, joan den astelehenean hasi eta igander bitartean, hainbat ekintza ari dira egiten Bistaeder eguneko zentroan, aste bereziaren baitan. Hainbat jolas, ekitaldi eta ekintza egin dituzte aste guztian zehar ...
Sansebastianetako haurren danborradako karroza lehiaketa martxan da
| 2010-10-29 : 11:10 | Festak
Karroza egiteko gaia, Julian Barrenetxea hil zeneko 50.urteurrena, 1961-2011 eta Jualin Barrenetxea Abesbatzaren 25.urteurrena, 1986-2011
Azaroaren 30erako aurkeztu beharko dira proposamenak
37 egun greban pasatu ondoren, lanean hasi dira Corrugados Lasaoko langileak
| 2010-10-29 : 11:10 | Ekonomia
Langileek atzo egin zuten batzarrean hartu zuten lanean hasteko erabakia; protestaldiekin joan den abuztuan hasi ziren
Bi urterako adostasuna lortu dute zuzendaritzarekin; 56 ordu gehiago lan egin beharrik ez dute izango
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (joxemari, jabi, txikito, ERITZ, nekane)
Greziakoa, argazkirik onena
| 2010-10-29 : 10:00 | Kultura
Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako 'Klik eta Klik' argazki lehiaketako argazkirik onena zein izan den erabaki dute. Ikusleek izan dute argazkirik onena aukeratzeko aukera, eta boto gehien jaso dituen argazkia Grezian ateratakoa da; Patmos Irlako haize errotetan, hain zuzen. Irabazleak, bi lagunentzako afaria irabazi du.

Azpeitiaren mugak hobeto ezagutzeko ibilbideak
| 2010-10-28 : 19:10 | Kirolak
Lagun Onak Mendi Bazkunak lau irteera antolatu ditu, Udalarekin elkarlanean, 700. urteurrenaren baitan
Azpeitia-Matxinbenta (azaroak 6), Matxinbenta-Ibarbia (azaroak 13), Ibarbia-Lasao (azaroak 27) eta Lasao-Azpeitia (abenduak 4) izango dira etapak
Lanak direla-eta, hilerrira Soreasu auzotik igo behar da
| 2010-10-28 : 11:10 | Gizartea
Takolo baserriaren ingurutik jaitsi behar da hilerritik
Azpiegiturak hobetzeko lanengatik ezin da igo parrokia aldetik hilerrira
Azpeitiarrak Orioko barnetegian
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko seigarren mailako ikasleak Orioko ingeles barnetegian izan ziren joan den astean. Aste guztia han pasatu zuten eta ingelesean murgiltzeko aukera izan zuten gaztetxoek. Egunero-egunero, zientzia, artea ...
Eskualdeko bosgarren garbigunea zabaldu dute Azpeitian, Lapatxen
| 2010-10-28 : 09:10 | Gizartea
Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko balioa duen azpiegitura dela nabarmendu dute
"Aspaldiko gabezia bati erantzuteko" jarri dute abian gunea Lapatxeko zabortegian; birziklatzea sustatzeko urratsa dela diote
Tortura salaketa
Atzo arratsaldean, hainbat lagunek euskal herritarrek jasandako torturak edo tratu txarrak salatu eta larunbatean, hilak 30, Donostian egingo den manifestaziorako deialdia egin zuten epaitegi aurrean. Manifestazioa Antiguako tuneletik abiatuko da ...
Olatu gaineko dantzak
| 2010-10-27 : 12:10 | Kirolak
Larunbatean, azpeitiarren Hirugarren Surf Txapelketa jokatuko da Zarautzen
.39 bat surflarik eman dute izena
Corrugados Azpeitia enpresako langile batek besoa galdu zuen atzo
| 2010-10-27 : 11:10 | Gizartea
.16:30ak inguruan gertatu zen ezbeharra
.R.E.A, 52 urteko azpeitiarra eskoria botatzen duten lekuan zegoen lanean
100 bikote inguruk eman dute izena Kros Mistoan
| 2010-10-27 : 11:10 | Kirolak
Lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera izango da
.6'7 kilometro izango ditu lasterketak
Elkartasun ilara
| 2010-10-27 : 10:10 | Politika
Joan den ostiralean preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko argazkia atera zuten 150 bat lagunek
Azpeitiar guztiei "hilero 30 minutuko elkartasun ekarpena egiteko gonbidapena luzatu" zieten han bildutakoek
Erakusleihoa berrituz
| 2010-10-27 : 10:00 | Kultura

Azpeitiko Argazki Elkartekoak argazki erakusketak egiten hasiak dira, Mendizaleetan (Elizkalean). Orain dela pare bat astetik, argazki erakusketa berria dute zintzilikatuta. Hilabete eta erdiro aldatzen dute, eta Argazki Elkarteko kide ezberdinen lanekin atontzen dute taberna.
Badatoz Antzerki Topaketak
| 2010-10-27 : 10:00 | Kultura
Antzerkiaren hilabetea heldu da, hogeita zortzigarrenez heldu ere, eta horrek esan nahi du hil honetan zer ikusia izango dela Izarraitz pilotalekuan. Ostiralean hasita eta 21a bitartean 10 bat antzezpen taularatuko dituzte, batzuk helduentzat, beste batzuk txikientzat. Tartean bi estreinaldi. Bideoa, iaz Imanol Elias omendu zutenekoa da.
Azpeitian emakumeek 85,5 eta gizonek 76 urteko bizi-itxaropena dute
| 2010-10-27 : 09:10 | Gizartea
EAEn emakumezkoen batez besteko bizi-itxaropena 88,3 urtekoa da, eta gizonezkoena 76,5ekoa
Gipuzkoan 83,9 urte da emakumeen batezbestekoa, eta 76,4 gizonena
Iraurgi Saskibaloiko hamalau jokalarik jokatuko dute infantil eta kadete mailako Euskadiko Txapelketa
| 2010-10-26 : 17:10 | Kirolak
ISB da, Easorekin batera, Gipuzkoako selekzioetan ordezkaritza handiena izango duen kluba
Bi mailetako txapelketak datorren astebukaeran jokatuko dituzte
Miren Odriozola: "Defentsak oso lan ona egin du eta orain itxoin egin behar da"
| 2010-10-26 : 17:10 | Politika
Gaur arratsaldean bukatu da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren kontrako epaiketa
Epaimahaiaren helburua sententzia "ahal den azkarren" ematea da
Badator 'Urola Kostako Hitza' berritua
| 2010-10-26 : 11:10 | Komunikabideak
Berria egunkariarekin elkarlanean, proiektu berria abiatuko du Hitzak azaroaren 5ean
Proiektuari babesa emateko argazki jendetsua aterako dute ostiralean, hilaren 29an, Azpeitian





