Artxiboa: 2010 12
2010eko San Silbestre lasterketa
| 2010-12-31 : 17:28
Ehundaka korrikalarik (650tik gora) hartu dute parte Xeye Atletismo Elkarteak eta *Urola Kostako Hitza* egunkariak antolatutako proban.
600dik gora lagunek hartu dute parte San Silbestre proban
| 2010-12-31 : 16:12 | Kirolak
Gizonezkoetan Asier Cuevas (0:25:13) izan da lehena eta emakumezkoetan, Nerea Etxeberria (0:32:12)
Nerea Etxeberria eta Xabat Manzisidor izan dira lehenengo azpeitiarrak
Ikusi hemen argazki bilduma
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (azkoitiarra, anarur, jon...)
HATXE, aurrenekoan bale
| 2010-12-31 : 12:12 | Kultura
Haritz Garmendiak, Etxanizek eta Txibilterrek osatutako taldea gailendu zitzaion Bertso Parrandaren finalean MAN-i
600dik gora lagun elkartu zen Gaztetxean finala jarraitzera
Iraurgi ikastetxekoak txapeldun
Iraurgi ikastetxeak irabazi du Gasteizko Ariznabarra futbol-eskolak antolatutako Gabonetako futbol txapelketa. Finala Donostiako Antiguoko taldearen kontra jokatu zuten eta 3-2 irabazi zuten Iraurgiko gaztetxoek. Goiko argazkian taldeko kide guztiak eta ...
Bertso Parrandako finala, gaur
| 2010-12-30 : 12:12 | Kultura
.Gaztetxean izango da, 22:30ean hasita
HATXE eta MAN taldeak izango dira oholtza gainean
Biharko manifestazioan parte hartzeko dei egin du Azpeitiko AAM-k
| 2010-12-30 : 11:12 | Politika
Igerileku aurretik abiatuko da, 19:00etan
Dispertsioaren gastuei aurre egiteko osatutako zozketako zenbaki saritua 2661 da
Liburu salmenta
Herri-gutunaren 700. urteurrena dela-eta Udalak argitaratu dituen liburuak salgai jarri dituzte udaletxeko arkupetan. Gaur (argazkian) eta bihar, hilak 30, 17:00etatik 20:00etara hantxe izango da salmenta postua. Liburu bakoitzak ...
Imajinazio handiko jaiotza txikiak
| 2010-12-29 : 19:12 | Kultura
Iraurgi Ikastetxeak antolatutako jaiotzen erakusketa urtarrilaren 4a arte ikus daiteke Betharramen
LH3 eta LH6 arteko ikasleek egindako 48 lanek osatzen dute erakusketa
Mikel Labaka Euskal Selekzioaren partidan izango da
| 2010-12-29 : 12:12 | Kirolak
Mikel San Jose Athletic-eko jokalaria gaixo dagoela-eta sartu dute deialdian
Gaur jokatuko dute partida San Mamesen, 20:45ean hasita
Loiolako liburutegia irekita egongo da urtarrileko asteburuetan
| 2010-12-29 : 11:12 | Kultura
Urtarrilaren 8an, larunbatean irekiko dute
Astegunetako ordutegi berdina izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara
Oroimena iruditan
Joan den udaberrian egin zuten aurreneko saioan gertatu bezala, azpeitiarrek gogo onez hartu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatu duen argazki zaharren bigarren erakusketa. Sanagustin kulturgunean -udaletxeko atetik sartuta- ...
Urteko azken asteazkenarekin batera, 2010eko azken odol-ateratzea
| 2010-12-28 : 18:12 | Gizartea
Azpeitiko odol-emaileen elkarteak biharko, hilak 29, egina du hitzordua anbulatorioan
Ordutegia ohikoa izango da: 18:00etatik 20:00etara
Osteguna izango da San Silbestre lasterketan izena emateko azken eguna
| 2010-12-28 : 12:12 | Kirolak
Egunean bertan ezingo da izena eman
Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan eman daiteke izena hilaren 30a bitartean
Iraurgik lehen itzuliko azken partida jokatuko du bihar, etxean
| 2010-12-28 : 11:12 | Kirolak
Almeriako Promobys Tijola taldearen kontra jokatuko du
.21:00etan hasiko da neurketa, Azpeitiko kiroldegian
Hainbat herritarrek egin dute Bilboko manifestaziorako urratsa
| 2010-12-28 : 10:12 | Politika
Hainbat eragile eta norbanakok eman diote atxikimendua presoen eskubideen aldeko manifestazioari
Urtarrilaren 8an izango da, Bilbon
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (zerdalata, Loiolatarra)
Umeak Gabonetako oporrak gozatzen
| 2010-12-27 : 19:12 | Aisia
Urteroko jolas parkea urtarrilaren 4a arte martxan izango da Izarraitz pilotalekuan
Aste honetan, hilaren 30a arte, luzatuko dira Gazteria Sailak prestatutako ekintza bereziak
Argazkiaren egia II
| 2010-12-27 : 13:00 | Kultura
Argazkiari ezpala ateratzen hasi eta baita atera ere! Gogoratzen karlistak Azpeitiko plazan zioen argazkia jarri genuela (ikus hemen), baina duda genuenez, ea Herriko Plaza zen galdetu genuela? Orduko hartan Imanol Eliasek bere iritzia eman eta Perez Arregi plaza izango zela esan zuen. Bada orain, informazio gehiago lortu du lapikue.net-ek Aitor Aranbarriri esker.
(Kultur Mahaian bazkide egiteko idatzi lapikue@gmail.com helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia. Urtean 10 euro besterik ez dira).

Herriko argazki zaharren erakusketa irekiko dute gaur arratsaldean
| 2010-12-27 : 12:12 | Kultura
Urtarrilaren 9ra arte zabalik egongo da argazki erakusketa
Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; zapatu eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara
Lagun Onak-en porrota
| 2010-12-27 : 11:12 | Kirolak
.1-0 galdu zuen joan den larunbatean jokatutako partidan
Elgoibar izan zuen aurkari
Publizitate sexistarik ez!
Joan den ostiralean, Bilgune Feministako kideek publizitate sexista salatzeko ekimena egin zuten. Bilgune Feministako kideen arabera, "sistema patriarkalaren mesedetan dauden multinazionalek irudia, baloreak, kontsumo ohiturak, harreman ereduak, sexualitate ereduak... sortzen ...












