Artxiboa: 2011 3
Jose Mari Orbegozo: "Oholtzara igotzen zarenean ez dago lagunik"
| 2011-03-31 : 16:03 | Kultura
Areto dantzetan aitzindari, dantza irakasle eta ikasle grinatsu, eta dantzari nekaezina da azpeitiarra
Europako Txapelketa irabazi du hirugarren aldiz.
Elkano Browning Cream taldea Sanagustinen izango da bihar gauean
| 2011-03-31 : 16:03 | Kultura
Kontzertua 22:30ean hasiko da
Sarrerak Kultur Mahaiaren egoitzan (Perez Arregi, 1 behea) daude, 5 eurotan
Julian Barrenetxea kantoia izango da parrokia aurrekoa
| 2011-03-31 : 15:03 | Besterik
Larunbat eguerdian jarriko diote plaka kaleari
.50 urte dira musikaria hil zela, eta 25 abesbatze sortu zela
Mahai-inguruak aurrera doaz
Atzo, asteazkena, Kilometroen baitan antolatutako bigarren mahai ingurua egin zuten Sanagustinen. 30 lagundik gora bertaratu ziren Enekoitz Esnaolak, Hur Gorostiagak, Mertxe Mujikak eta Karmele Artetxek Herri Mugimenduen egoeraz eta etorkizunaz ...
Etxe tasatuen eta alokairukoen behin behineko zerrendak kaleratu ditu Udalak
| 2011-03-31 : 09:03 | Hirigintza
Erreklamazioak apirilaren 8ra bitartean egin ahal izango dira
Sindikatu Zaharrean Azpeitia Lantzen S.A-k duen bulegoan egin behar dira erreklamazioak, astelehenetik ostiralera bitartean
Azpeitia eta Urrestilla artean argazki kamerarekin
| 2011-03-30 : 18:03 | Kultura
Urola Bailarako XXXIV. Argazki Rallya antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak datorren igande goizerako, apirilak 3
Kamera digitala eta memoriadun tarjeta hutsa duen edonork hartu ahal izango du parte lehiaketan
Korrika Kulturalaren baitan, Mondocane taldearen kontzertua antolatu dute
| 2011-03-30 : 12:03 | Kultura
Ostiral honetan, apirilak 1, izango da 22:30ean hasita, gaztetxean
Sarrera bost euro ordaindu beharko da
Hasi dira mahai-inguruak
Atzo, asteartea, hasi ziren Kilometroak 2011ren baitan antolatutako mahai-inguruak. Atzokoan 'Teknologia eta sarea: euskara, gazteak eta hezkuntza' zituzten hizpide Joxi Imazek, Josu Azpillagak, Iratxe Esnaolak eta Oihan Odriozolak. Moderatzaile lanak ...
Iraurgi klubeko lau jokalari deitu ditu Espainiako Saskibaloi Federazioak
| 2011-03-30 : 11:03 | Kirolak
Zubizarreta, Oroz, Astigarraga eta Lizarazu euren kategoriatan Espainiako hogei onenen artean daude
Jose Luis Zubizarretak adierazi duenez, "Lan Mobelek ez du etsi eta ez du etsiko, gainera"
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (santue, Juanito)
Ezker abertzalea legeztatzearen aldeko manifestazioara joateko autobusa antolatu dute
| 2011-03-30 : 11:03 | Politika
Bilbon izango da manifestazioa, 17:30ean hasita
Autobuserako izena Orkatzen eman behar da, eta 15:45ean abiatuko da autobusa Bilbora
Juan Carlos Arellano izango da berriro Aralarreko alkategaia
| 2011-03-29 : 13:03 | Politika
Bigarrengoz aurkeztuko da Aralarreko zerrendaburu
Miren Garmendia izango da zerrendan bigarrena
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (txikia, bi, exkerra, epa)
Jaizkibelgo itsasertza ezagutzeko irteera antolatu du Lagun Onak M.B.-k
| 2011-03-29 : 11:03 | Kirolak
Zapatuan, apirilak 2, izango da irteera eta bospasei orduko ibilbidea izango da
Ibilaldian parte hartu ahal izateko, ostegunera bitartean eman behar da izena
Euskalgintza, elkarlana
Kilometroak 2011ren harira, lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo eguerdian Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Urola Kostako Hitzak. Sinatze ekitaldian Kilometroak 2011ko koordinatzaile orokor Igor Elortza Saez de Egilazek eta Roman Azkuek ...
Joxi Imaz: "Bideo-jokoetan jolastuz ere ikas daitezke konpetentzia garrantzitsuak"
| 2011-03-29 : 10:03 | Kultura
Kilometroen harira Azpeitiko Ikastolak antolatutako mahai inguruan hitz egingo du Imazek
Bideo jokoen arriskuez, aukerez, didaktikotasunaz eta arlo horretan Euskal Herriak dituen erronkez jardungo du
Gorka Malo eta Nerea Etxeberria izan ziren aurreneko azpeitiarrak Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian
| 2011-03-28 : 17:03 | Kirolak
Etxeberria laugarren sailkatu zen emakumezkoen proban eta Malo 58.a izan zen gizonezkoetan
Herriko sei emakumezkok eta 56 gizonezkok bukatu zuten lasterketa
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (arregi)
Aste Santurako hainbat ekimen antolatu ditu Gazteria Sailak
| 2011-03-28 : 15:03 | Aisia
Gaztelekuan zein Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteketan aisialdiko ekimenak egingo dituzte apirilaren 25etik 29ra bitartean
Aste honetan bukatuko da izena emateko epea
German Zelaiaren bertso sorta 'Bota bertsoa' lehiaketako onena
| 2011-03-28 : 12:03 | Kultura
Manuel Agirretxe eta Txillerramendiko Bentatxo izan dira bigarrenak
Guztira 19 bertso sorta jaso dituzte
Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek emaitza "oso onak" lortu dituzte asteburuan
| 2011-03-28 : 12:03 | Kirolak
Alebin eta benjamin mailako igerilariak Bergaran izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian
Ana Alberdi azpeitiar igerilaria, berriz, Legazpin izan zen Partehartzeko Ligako jardunaldian
Sarraskia gogoan
Pasaiako sarraskia argitzeko eskatzeko manifestazioa egin zuten zapatuan, hilak 27, hainbat lagunek. Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen: Dionisio Aizpuru Kurro eta ...
Patxi Itulain: "Argazki erakusketak jartzera animatzen ari naiz"
| 2011-03-28 : 10:00 | Kultura
Azpeitia, Bartzelona eta Donostia. Patxi Itulain-en (1972) hiru bizileku. 18 urte zituela Azpeitia utzi eta Bartzelonara joan zen, argazkilaritza ikastera. Duela hamar urte Donostiara egin zuen, eta argazkilaritzako estudio bat ipini zuen Astigarragan. Egun hauetan Oiartzungo taberna batean erakusketa bat jarria du. Bere ibilbidearen berri eman dio lapikue.net-i. Bi argazki ikusgai daude albistean.

(Argazkian, Patxi Itulain Oiartzunen martxoaren 25ean, Makutxo tabernan, bere erakusketako argazki baten ondoan)









