Artxiboa: 2011 9
Eskuko agenda, berrituta
Kultur Mahaia hasi da urriari dagozkion eskuko agendak. Gainera, udazkenarekin batera itxura berrituta dator eskuko agenda. "Tamaina txikikoa da, diru-zorroan ibiltzekoa. Horrez gain, Sanagustin kulturguneak bere agenda propioa behar zuela ...
Mikel Aranburu: "Derbi asko jokatu arren, inoiz ez da gehiegi izaten"
| 2011-09-30 : 17:09 | Kirolak
Athleticen kontrako partidaren bezperetan elkarrizketa egin diote Berria-n Realeko kapitainari
"Kanpoan sortzen den giro jatorra aipagarria da, mantendu beharrekoa", dio Aranburuk
Azpeitiko Udalak ez du agertu Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio legalak hasteko asmorik
| 2011-09-30 : 11:09 | Gizartea
Maitane Ostolaza izendatu berri dute Trenaren Euskal Museoaren zuzendari, eta Trenaren Lagunak Elkarteak zalantzan jarri du hautaketa prozesua
Akusazio horietan oinarrituta, Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio judizialak hastea proposatu dute patronatuko hainbat kidek
Reala eta Athletic-en arteko derbia pantaila erraldoian emango dute Kilometroetan
| 2011-09-30 : 10:09 | Kirolak
Pantaila erraldoia Garmendipen, 2. gunean, jarriko dute Kilometroetako antolatzaileek
Txosnetan, berriz, bi pantaila txiki jarriko dituzte
Kilometroetara etortzeko autobus zerbitzu berezia izango da
| 2011-09-30 : 10:09 | Kirolak
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere autobus zerbitzu bereziak jarri ditu iganderako
Autokarabanentzat eta bizikletentzat aparkaleku bereziak jarriko dituzte
Banatu dituzte Agirreneko alokairu sozialeko etxeen giltzak
| 2011-09-30 : 09:09 | Gizartea
Alkateak "aurreneko harria izatea" espero duela dio, eta horrelako ekimen gehiago dituztela jakinarazi du
Herritar batek etxea ez hartzea erabaki du eta, hala, hamazazpi kontratu sinatu zituzten atzoko ekimenean
Matxinbenta, garabiek hartuta
Matxinbentako elizako hormak eta teilatua berritzen ari dira egun hauetan. Horrez gainera, Matxinbentako beste baserri batean ere, Bentan, eraberritze lanak egiten ari dira. Lan horien ondorioz, ez da garabirik falta ...
Organo Erromantikoaren Zikloa Azkoitian hasiko da, larunbatean
| 2011-09-29 : 10:09 | Kultura
Azpeitiko musika eskolako Mikel Arenas eta Ane Bereziartuak kontzertua emango dute urriaren 15ean
Azkoitian eta Azpeitian izango dira emanaldiak
Gaur epaituko dute Xabier Etxeberria 'Txapi' Auzitegi Nazionalean
| 2011-09-29 : 10:09 | Politika
Luis MariƱelarena Gartziandia eta Roberto Lebrero Panizorekin batera epaituko dute, 2001ean Lakuntzako Universal diskotekan lehergailua jartzea egotzita
Etxeberriaren senide eta lagun taldea Madrilera joan da azpeitiarrari babesa ematera
Azken ordukoa (15:45): Etxeberriak atentatuan ez zuela parte hartu esan dute MariƱelarenak eta Lebrerok
Ipuin kontaketak egingo dituzte Udal Liburutegian, abendura bitartean
| 2011-09-29 : 10:09 | Kultura
.4 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituzte saioak
Astelehenetan izango dira, 18:00etatik aurrera
Hamaikabatek ere Lapatx 2014an ixteko eskatu du
| 2011-09-28 : 18:09 | Udala
Horretarako errauskailua martxan jartzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu dute; Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, errausketa oraingoz baztertu egiten duela jakinarazi du
Konpostatze planta ez handitzeko ere eskatu du H1!-ek, eta hondakinen prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzea era bai
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria, Maldon)
Frontoi estali berria estreinatu dute
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko egoitzako frontoi estali berria estreinatu dute gaur, irailak 28, hango ikasleek. "Urte askotan egin izan dugun eskaria azkenean gauzatu da", adierazi dute zuzendaritzatik. "Egun berezia ...
San Martingo egoiliarrak Kilometroekin bat
San Martin Egoitzako hainbat egoiliar Azpeitiko Ikastola Ikasberrin izan dira gaur (irailak 28) goizean, urriaren 2ko Kilometroak 2011 festari atxikimendua erakusteko asmoz. Haur Hezkuntzako ikasleekin eta irakasleekin egon dira San ...
Ideiak aurkezteko 'The 10 MP' ekimena jarriko dute abian aurten ere
| 2011-09-28 : 15:09 | Ekonomia
Proiektu berritzaileak garatzen laguntzeko ekimena da
Iraurgi Lantzenek eta Gipuzkoa Berritzenek gosari bilera antolatu dute urriaren 4rako Insausti jauregian, proiektuak jasotzeko
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (jaione)
Biziarteko espetxe zigorraren kontra elkarretaratzea egingo dute, ostiralean
| 2011-09-28 : 11:09 | Politika
.19:00etan izango da, plazan
Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoak bizi duen egoera salatuko dute elkarretaratzean
Bordatxo taberna, zaharra berri
| 2011-09-28 : 10:09 | Gizartea
.45 urtez irekita egon ondoren, Bordatxo eraitsi eta berria eraikitzeko asmoa dute
Landeta auzoaren aldaketen lekuko izan da, eta bidegurutzean topo egin dutenen topaleku
Zine Klubak DVDak liburutegira eraman ditu
| 2011-09-28 : 10:09 | Kultura
Aurreko ikasturtean emandako DVDak eraman dituzte liburutegira
Urritik aurrera hartu ahal izango dira DVDak maileguntzan
'Eskola kirola' programa zapatuan hasiko da
| 2011-09-28 : 09:09 | Kirolak
Benjaminen eta alebinen saskibaloi txapelketari hasiera emango zaio
09:00etatik 13:00etara bitartean izango dira partidak Betharrametan, Perdillegin eta Urola Ikastolan
Odol emaileen elkarteak 3.000 donazio behar ditu
| 2011-09-28 : 09:09 | Gizartea
Hilabete honetako odol biltzea gaur, asteazkena, izango da
.17:00etatik 21:00etara egongo da horretarako aukera
Gudari Egunarekin bat egin dute ikasleek
Gaur, hilak 27, Gudari Eguna dela-eta, herriko ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egin dute Oktogonoko (perretxiko) biribilgunean. Guztira, 100 bat ikasle elkartu dira kontzentrazioan. Arratsaldean, manifestazioa egingo dute 19:30ean, plazatik abiatuta ...







