Artxiboa: 2011 10
Mikel Izurieta izango da Lagun Onak futbol taldearen lehendakari berria
| 2011-10-31 : 21:10 | Kirolak
Gaur (urriak 31) egin duten bazkideen batzar nagusian jaso du Joxe Mari Larrañagaren lekukoa
Azaroaren bukaera alderako aurkeztuko dituzte zuzendaritza berriko gainerako kideak
Corrugados Azpeitiako 130 langile kaleratzea aurreikusi du enpresak
| 2011-10-31 : 13:10 | Ekonomia
Zuzendaritzako hiru enpresatik kanpo gelditu dira, eta laster Iraungitze Txostena aurkeztuko du enpresak
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Patata, kolin, Mendi)
Sanagustin kulturgune osatuak 100 egun
| 2011-10-31 : 13:10 | Kultura
Atzo (urriak 30) 100 egun bete zituen Sanagustin kulturgune osatuak. 100 egun dira, beraz, Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeaketa hartu zuela. Hemen balantzea
Zeu ere izan zaitez proiektuko partaide, bazkide eginda (urtean 10 euro dira)
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (nineu)
Abesbatzen aste bukaera
| 2011-10-31 : 12:10 | Kultura
Aurtengo Udazkenean Abesbatzak ekimenean aurreikusitako hiru hitzorduak burutu dituzte larunbatean eta igandean
Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado bigarren urtez nagusi Kros Mistoan
| 2011-10-31 : 12:10 | Kirolak
.172 bikotek eman zuten izena eta 156k bukatu zuten lasterketa
Ikusi sailkapen osoa albiste honetan
1,2 kiloko onddoa
Perretxiko garaia da eta, euri eskasia lagungarri izan ez arren, ale ederrak ez dira falta. Migel Hernandez azpeitiarrak, esaterako, 1.200 gramoko onddotzarra (argazkian, eskuinekoa) aurkitu zuen urriaren 29an Nafarroan ...
Eneko Etxeberria Gipuzkoako Ur Kontsortzioko eta Gipuzkoako Urak, SA-ko lehendakari izendatu dute
| 2011-10-31 : 10:10 | Besterik
Gipuzkoako 70 udalerriri ematen die ur hornidura edota saneamendua Ur Kontsortzioak
Besteak beste, Ibaiederko urtegiaren kudeaketa dago bere esku
Dendarientzako Photoshop ikastaroa antolatu du Bertanek
| 2011-10-31 : 10:10 | Ekonomia
Azaroaren 7tik 25era egingo dute eta 30 ikastordu emango dituzte
Plaza kopurua mugatua da eta azaroaren 5a baino lehen eman behar da izena
Sarrionaindiaren gizartea
| 2011-10-29 : 22:08 | Iritzia
Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.
Marije Etxeberria: "Ni erretiratuta ere, Uztarok aurrera egingo duelako, harro noa"
| 2011-10-28 : 16:10 | Hezkuntza
Uztaro Haurreskolaren sorreran parte hartu, eta orain arte bertan aritu da lanean; urriaren 21ean izan zuen azken laneguna
"Lanera joaten zen emakume talde baten ekimenez sortu zen haurtzaindegiaren ideia"
Miren Artetxe: "Musikarekin badut zeozer, askotan ageri da nire lanean"
| 2011-10-28 : 16:10 | Kultura
Erakusketa zabalduko du Artetxek azaroaren 2an Arrasateko Kajoi tabernan
Musika gaiak, eta 27 urterekin hildako musikariak margotu ditu koadroetan
Gurasoentzako saioa hitanoaren egitasmoaren barruan
Hitanoa landu eta bultzatzeko egitasmoaren barruan, herriko ikastetxeetan egitasmoan parte hartuko duten ikasleen gurasoekin saioa egin zuten atzo Euskara Patronatuaren egoitzan (argazkian), etxeko transmisioak hika aritzerakoan duen garrantzia jorratzeko ...
150 bikotek eman dute aurrez izena Kros Mistoan
| 2011-10-28 : 12:10 | Kirolak
Bihar, zapatua, izango da lasterketa, 18:00etan hasita
Lasterketa aurretik ere izena emateko aukera izango dute, 50 bikotek
Egurra ta kitto! taldearen kontzertua, gaur, Hazparnen
| 2011-10-28 : 11:10 | Kultura
Hazparneko Ttattola gaztetxean izango da emanaldia
Kontzertua 23:00ak inguruan hasiko da
Lagun Onak Futbol Elkarteak batzar orokorra du astelehenean
| 2011-10-28 : 10:10 | Kirolak
Futbolzaleek bileran landuko duten gaietako bat zuzendaritza berritzea izango da
.19:00etan hasiko da bilera, Sindikatu Zaharrean
Zalduaren eta Otaegiren arteko kirol apustua izango da igandean
| 2011-10-28 : 10:10 | Kirolak
Azpeitiko zezen-plazan jokatuko dute aizkora eta korrika lehia, etzi, 12:00etan hasita
Aizkolari bakoitzak bost mila euro jarri dituzte apustuan
Iñaki Bergara 'Pio'-k jasoko du aurten Antzerki Topaketen Txalo Saria
| 2011-10-27 : 16:10 | Kultura
Topaketen XXIX. edizioa azaroaren 4tik 20ra izango da
19an sarituko dute Bergara eta egun berean aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak hari eskainitako liburuxka biografikoa, Monika Juaristik idatzi duena
Azken txanpan da Orkatzeko 'Klik' lehiaketa
| 2011-10-27 : 11:10 | Kultura
Azaroaren 5ean, zapatua, jakinaraziko dute zein den argazki irabazlea
Argazki finalistak berezko neurrian ikusteko egin klik hemen
Mikel Aranburuk 400 partida jokatu ditu Realarekin
| 2011-10-27 : 11:10 | Kirolak
Atzo, asteazkena, Levanteren kontra jokatu zuen 400. partida azpeitiar futbolariak
Realean 400 partida jokatzera iritsi den hamaikagarren jokalaria da Aranburu
Elkartasun pintxo poteoa egingo dute bihar, elkarretaratzearen ostean
| 2011-10-27 : 10:10 | Politika
Egin dezagun bidea ekimenaren barruan, hilaren azken ostiraletan ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte
Behin pintxo poteoa bukatuta, kontzertuak izango dira Orkatzen









