Artxiboa: 2012 1
Azken opariak, eskatuta
| 2012-01-04 : 20:01 | Besterik
Erregeen pajeek umeen gutunak jaso eta dozenaka gozoki banatu dituzte Sanagustinpen
Bihar, urtarrilak 5, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren txanda izango da
Udalak bat egin du urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestazioarekin
| 2012-01-04 : 19:01 | Udala
Herritar batzuk aurkeztutako mozioa onartu dute urtarrileko udalbatzarrean, Bilduren aldeko botoekin; EAJk berak aurkeztu zuen mozioa, eta H1!-ek ez zuen bozkatu
Trenaren Museoaren Fundazioaren estatutuak berritzerakoan Udalak zer jarrera hartuko duen ere adostu zuten atzo, asteartea, eginiko bilkuran
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 12 (Patata, Juanito, bi, IrekiAteak, Bego...)
2011ko urte hasieratik 522 langabetu gehiago daude Azpeitian
| 2012-01-04 : 14:01 | Ekonomia
2011ko urtarrilean 228 langabe zeuden Azpeitian; 2011ko azaroan, berriz, 750
Hego Euskal Herriko datuak ere gordinak izan dira joan den urteari dagokionean; urtebetean %7,4 igo da langabezia Hego Euskal Herrian
Gabonetako Iraurgi Cup txapelketa jokatuko dute igandean
| 2012-01-04 : 13:01 | Kirolak
Garmendipe futbol zelaian izango da txapelketa, 09:00etan hasita
Meliton Rodriguez Iraurgi Cup-eko antolatzaileak esan duenez, "talde guztiak euskaldunak izango dira, talde guztiei nahi diegu-eta aukera eman"
Hondakin handien bilketarik ez da egingo ostiralean
| 2012-01-04 : 12:01 | Gizartea
Errege Eguna dela-eta, ez dute bilketarik egingo
Bestalde, hilaren 20an, San Sebastian Eguna, ere ez dituzte hondakinak jasoko
Gaur itxiko dute Gabonetako haur parkea
Gaur, hilak 4, itxiko ditu ateak Azpeitiko Gabonetako haur parkeak. Gaur arratsaldean ere zabalik egongo da, 16:00etatik 20:00etara. Izarraitz pilotalekuan dago haur parkea abenduaren 26az geroztik, eta bost ...
Bartzelonan emaitza bikaina lortu dute Iraurgiko jokalariek
| 2012-01-04 : 11:01 | Kirolak
Gasteizen, alebinen mailako txapelketan, Iraurgiko bi taldek irabazi dute saskibaloi proba
Iraurgi SBk eta Bertan mertaritza elkarteak antolatuta, saskibaloiko 3x3ko txapelketa jokatu zuten alebinek eta benjaminek
Errege Magoen laguntzaileek gutunak jasoko dituzte gaur
| 2012-01-04 : 11:01 | Besterik
17:30etik aurrera, udaletxeko arkupeetan egongo dira
Bihar, osteguna, 19:00etan hasiko da kabalgata
Soreasu barrutik ikusteko aukera eskainiko du Udalak
| 2012-01-04 : 10:01 | Hirigintza
Zapatuan, 11:00etan, kultur taldeentzat irekiko dituzte ateak
.12:00etan, berriz, herritarrentzat zabalduko dute
Sanagustineko ekitaldietako sarrerak eta erabiltzaileen iradokizunak, on-line
| 2012-01-03 : 19:01 | Kultura
Kulturguneko sarreradun ekitaldiak Internetetik erosteko aukera dago gaurtik aurrera; aurrena, urtarrilaren 29koa izango da
Sanagustineko erabiltzaileen ekarpenak, kritikak eta abar egiteko modua ere badago webean, baita aretoko kutxa batean ere (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian; urtean 10 euro dira)
Aurrekontu parte-hartzaileak Soreasun
Abenduaren 27an bildu ziren Udaleko ordezkariak Soreasu eta Madalena auzoetako bizilagunekin. Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua eta auzorako aurreikusita dauden proiektuen berri eman zituen Udalak; besteak beste, gasolindegi txikia zegoen tokia egokitu ...
San Sebastian egunean ez ezik, hilaren 22an ere izango da sokamuturra
| 2012-01-03 : 11:01 | Festak
Hilaren 22an, igandean, haurrek jardungo dute sokan, eta sokamutur txikia egingo dute Erdikalean
Urtero bezala, San Sebastian egunez eguerdian eta arratsaldean egongo da sokamuturra
Lasterka egiteko ekimena antolatu du Udalak eta hilaren 17an hasiko da
| 2012-01-03 : 11:01 | Kirolak
Izena igerilekuan bertan, Kirol sailera deituta (943 15 00 95) edo kirolak@azpeitia.net helbidean eman daiteke
Bilera informatiboak egingo dituzte hilaren 12an, osteguna, 10:00etan eta 18:15ean
Aurrekontu parte-hartzaileak Garmendin eta Alde Zaharrean
| 2012-01-03 : 10:01 | Gizartea
Garmendipeko bizilagunekin gaur, asteartea, bilduko dira Udaleko ordezkariak 19:00etan, Baigera I-ean
Biharko, asteazkena, Alde Zaharreko bizilagunekin deitu du bilera Udalak, haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko
Urrestillan gaztetxoentzat hainbat ekimen izango da
| 2012-01-03 : 10:01 | Aisia
Gaur, asteartea, eta bihar ekimen bereziak egingo dituzte
.10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dute
Soreasuko aparkalekua doakoa izango da hilaren 7ra arte
| 2012-01-02 : 12:01 | Besterik
.09:00etatik 21:00etara bitartean ez da ordaindu beharko autoa Soreasun uzteagatik
"Alde Zaharrera erosketak egitera etortzen den jendearentzat" jarri dute ekimena abian Udalak eta Bertanek
Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo dute, bihar
| 2012-01-02 : 11:01 | Udala
Udaletxeko Areto Nagusian izango da bihar, asteartea, 19:30ean hasita
Hainbat gai landuko dituzte, eta herritar talde batek sartutako mozio baten inguruan ere eztabaidatuko dute
Itsasiko zozketan zenbaki sariduna 4.122a da
| 2012-01-02 : 11:01 | Besterik
Itsasi Euskal Kultur Taldeak urtero Santo Tomas egunean egin ohi duen zozketako zenbakia da
Zenbaki sarituaren jabea agertu da jada
Azpeitia Zero Zabor hasia da oinarria sendotzen
| 2012-01-02 : 11:01 | Gizartea
Hilaren 29ko batzarrean taldearen helburuez, jarraitu beharreko bideaz eta antolakuntzaz aritu ziren
Datozen egunetan, herritarrei informazioa bideratzen hasiko da taldea
Txapel gogoan
Joan den ostiralean, abenduaren 30ean, Txapel zenaren omenezko bertso-saioa izan zen Soreasu antzokian. Bertan izan ziren kantuan Jokin Uranga, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Beñat Lizaso eta Andoni Egaña ...



