Artxiboa: 2012 7
Uztarriak oporrak iraila arte
| 2012-07-30 : 12:45 | Komunikabideak
Uztarria.com irailaren 3an, astelehena, hasiko da lanean eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da. 'Urola Kostako Hitza' abuztuaren 10era arte argitaratuko dute.
Hemen dira saninazioak, hemen da Marea Arroxa
| 2012-07-30 : 12:27 | Festak
Iritsi da uztailaren 30a, San Inazio bezpera, eta Marea Arroxako kideek botatako txupinazoarekin lehertu da festa hamabiak puntuan zirela. Plazan arroxa kolorea nagusitu da, eta suziria bota orduko saninaziotako abestia ...
Errazkin: "Zaborren kudeaketaz adostasunak jostea izango da nire erronka"
| 2012-07-29 : 11:00 | Gizartea
"Ardura eta ilusio handiarekin" hartu du Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatu kargua. Hondakinen kudeaketan Juan Carlos Alduntzin diputatu ohiak hasitako bidean jarraituko duela berretsi du.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (ikatz)
Felipe Murillo: "Helburua Marea Arroxaren abestia guztiona izatea da"
| 2012-07-28 : 20:08 | Kultura
Marea Arroxak saninazioetarako abestia atera du. Abestiaren hitzak idatzi ditu Felipe Murillok (1987, Azpeitia). Elektrotxarangako abeslaria da, eta Marea Arroxako kidea.
Abuztuaren 1eko pilota jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak
| 2012-07-27 : 19:23 | Kirolak
Begoña Elias eta Miren Garate bazkideentzat izango dira bi sarrera bikoitzak. Juan Martinez Irujo pilotaria nongoa den erantzun behar zuten zozketako parte-hartzaileek.
Uztarriak San Inazio bezperan banatuko ditu Pourra'2012-ren sariak
| 2012-07-27 : 18:55 | Kirolak
Erdikalean jarri duen festetako tonbolan izango da ekitaldia, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera. Iban Aranbarriren Doberman taldeak irabazi du aurtengo Pourra.
Festak "errespetuz" gozatzeko eskatu du Udal Gobernuak
| 2012-07-27 : 18:40 | Udala
"Bereziki eskatu nahi dugu, kartel, pankarta eta bestelako formatuetan inori irainik ez egitea", diote, saninazioen aurretik plazaratu duten oharrean.
Festetan eraso sexisten aurrean "antolatu eta erantzutera" deitu du Haujijijai Batzordeak
| 2012-07-27 : 18:01 | Gizartea
Erasoak identifikatu eta erasotutako emakumeei laguntza emateko neurriak landu dituzte Udalarekin, tabernariekin eta txosnagunerako. "Festa parekideak nahi ditugu, eta hor ez dute tarterik erasotzaileek", diote.
Estalitako igerilekua itxita egongo da uztailaren 30etik abuztuaren 16a arte
| 2012-07-27 : 17:27 | Kirolak
Urtero legez, garbiketa eta mantenimendu lanak egingo dituzte tarte horretan. Kirolgune berriko instalazioak, berriz, abuztuaren 2tik 31ra kiroldegiko tabernatik kudeatuko dituzte.
Ai laket!!: "Iaz substantzia bizigarri asko aztertu genuen Azpeitian, eta atentzioa eman zigun"
| 2012-07-27 : 12:01 | Festak
Ai laket!! elkarteko kideak festaz festa dabiltza legez kanpoko drogen kontsumoarekin lotutako arriskuen murrizketarako programarekin. Azpeitian jarriko dute postua hilaren 31n, 00:00etatik 03:00etara bitartean, txosnagunean. Uztarria.com-ek elkartekoekin hitz egin du.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Ander87, Betikue)
Pilota partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak
| 2012-07-27 : 11:16 | Kirolak
Saninazio bigarrenez, abuztuak 1, jokatuko diren pilota partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Gaur, ostirala, 19:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea.
Albako Dukesa San Inazio martxa kantatzen
| 2012-07-27 : 11:14 | Besterik
Albako Dukesa Donostian izan zen atzo, osteguna, eta kazetari eta kameren aurrean San Inazio martxa kantatzen bukatu zuen Perla bainuetxeko prentsa aretoan. (Bideoan 01:01 minutuan hasten da kantatzen).
# Lotura zuzena | Erantzunak: 5 (Betikue, Jonmi, makolo, lalola, Joks)
Herrira Eguna eta Umeen Eguna asteburuan
| 2012-07-27 : 10:22 | Festak
euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde Herrira Eguna izango da. Igandean, berriz, Umeen Euskal Festa izango da eta egun osorako ekimenak antolatu dituzte.
Bazkidetza kanpainari ekingo dio Lagun Onakek asteburuan
| 2012-07-26 : 18:30 | Kirolak
Lagun Onak futbol taldea hasia da datorren denboraldia (2012-2013) prestatzen. Horri begira, zuzendaritza taldeak bazkide kanpaina bati ekin dio, herrian bazkide gehiago lortu asmoz eta Lagun Onaken familia handitu asmoz ...
Umeen Barraka Eguna, ostiralean
| 2012-07-26 : 17:44 | Festak
16:30etik aurrera, atrakzio guztietan buelta bakoitza euro baten truke egiteko aukera izango dute haurrek.
Alaitz Lizarralde: "Festetako uneak argazkietan jasotzea dut gustukoena"
| 2012-07-26 : 17:24 | Kultura
Argazkietan herriko festetako uneak jasotzea du gustuko Alaitz Lizarraldek, jaietako giroa eta jendearen umorea eta keinuak harrapatzea, alegia. Umea zenetik, argazki kamera eskuetan izatea gustatu izan zaio, eta pixkana ikasten ari dela dio azpeitiarrak.
Azpeitiko Plan Nagusia: hausnarketak eta proposamenak
| 2012-07-26 : 16:00 | Politika
2012ko uztailaren 5eko Udalbatzan, Azpeitiko Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiari hasierako onarpena eman zaio (neuk, Hamaikabateko zinegotzi bezala, ezin izan zuen bertan egon). Dokumentu honetan Azpeitiko garapena diseinatzen da 2020ko mugaraino. Beraz, Udalak duen estrategia-tresna garrantzitsuenetako bat da.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 16 (makolo, bildustan...)
Aurtengo saninazioetan ere ez da etorriko Patxi Lopez
| 2012-07-26 : 12:45 | Festak
Lopezen ordez Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua etorriko da hilaren 1ean, ekitaldi instituzionalean parte hartzera. Lopez ez da saninazio bigarrenez egiten den ekitaldian izan, Jaurlaritzako lehendakari denetik.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (Jonmi, erreala, azpeitiyetxosnabat)
Saninazioetan autobusak izango dira Zumaia, Zestoa eta Azkoitira
| 2012-07-26 : 12:32 | Festak
Gaueko zerbitzua indartuko dute eta hilaren 29an, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean hainbat joan-etorri egingo dute autobusek. Bestalde, Julian Elorzako geltokietan ez da autobusik izango, eta Enparan Gainen geldituko dira.
Konkistaren harira, ekitaldia
| 2012-07-26 : 11:37 | Kultura
Atzo, hilak 25, 500 urte sartu zen Iruñeara Albako Dukea Nafarroa Garaia konkistatzera. Horren harira, Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak ekitaldia egin zuen plazan eta Sanagustin kulturgunean. Txalapartariak aritu ziren plazan ...

