Artxiboa: Argazki notiziak
Lehen zaldiko-maldikoa
Saninazioetako prestaketak aurrera doaz eta ezin falta zaldiko-maldikorik. Lehena iritsi da eta laster batean, Betharrametako ataria beterik ikusiko dugu.
Antzerki topaketako kartela
Euskal Antzerki Topaketen XXII. edizioko kartel lehiaketaren irabazlea Iñaki Uranga eta Ohiana Lopez bikotearen lana izan da. Guztira 44 lan aurkeztu ziren; argazkian lehen saria irabazi duen kartela. Informazio gehiago
Saninazioetako programazioa
2004ko Saninazioak gero eta gertuago daude eta Udalak prest du dagoeneko urteroko programa aldizkaria. Laster banatuko dituzte etxeetara.
Berriro loteria Azpeitian
Beste behin ere zorteak Azpeitia hartu du egoitza moduan. Plazan dagoen Disdira dendan erositako loteria primitiboak bigarren saria lortu du. Uztailak 10, larunbateko boletoan euro bat jokatu eta 59.342 ...
Azpeitiarra entzierroan
Zapatuko argazki honetan Pello Aranburu azpeitiarra agertzen da Sanferminetako entzierroan. Estafeta kalearen bukaeran dago. Lehengo urtean ere beste azpeitiar bat harrapatu zuen kamerak, Aritz Segurola. Garai batean Azpeitian ospatzen ziren ...
Urola ikastolako web orria
Urola ikastolako DBHko laugarren mailako ikasleek egindako web orria sarean da ekainaren 10etik aurrera, www.urola.org helbidean. Web orria, Urola ikastolarekin batera, Euro School Net 2000 ikastetxe sarekide diren ...
Sanferminetako argazkiak
Atzo Azpeitiko gaztetxoek Sanferminak ospatu zituzten herrian. Txupinazoa, entzierroa eta jolasak izan zituzten. Argazki bilduman atzoko une batzuk jaso dira. Informazio gehiago
Kultur karteldegia martxan
Kultur Karteldegia jarri du martxan Uztarria Kultur Koordinadorak. Karteldegia, plazan dago (lehen Zelaitxoko karteldegia zena), eta bertan herriko taldeen ekitaldien berri emango da. Momentuz bi astean behin berrituko da karteldegia ...
Gaztetxoen Sanferminak
Azpeitiko gaztetxoek Sanferminak ospatuko dituzte baina herritik mugitu gabe. Txupinazoa, kantua, kalejira... festa polita izango dute eta horretarako kaleak apainduko dituzte.
Azpeitiarrak sanferminetan
Azpeitiarrek, zezen zaleak direlako edo festa giroa maite dutelako, sanferminak gustuko dituzte. Jende ugari izaten da, batik bat asteburuan, bai Iruñean eta bai Lesakan. Ez gazteak bakarrik, Aitonenak ere antolatu ...
Hazparnen behar zuena
Atzo hasi zen Idauze-Mendi herriko Mendiko landa soroan (Zuberoa) Euskal Herria Zuzenean jaialdi erraldoia. Baina ez zuen han behar, baizik eta Azpeitiarekin senidetuta dagoen Hazparnen (Lapurdi). Baina Hazparneko auzapezak, Jacques ...
Karmelo Etxegarairen jaiotza
Euskal Herrian gizon handi bat jaiotzear zen, olerkaria eta euskalzalea izango zena, besteak beste. Karmelo Etxegarai 1865eko uztailaren 3an jaio zen. Bizitzak Gernikara eraman zuen eta bertan hil zen 1925ean ...
Reala Azpeitian abuztuaren 4an
Realak denboraldi-aurrerako zortzi partida antolatu ditu. Horietako bat Azpeitian jokatuko du, Real Unionen aurka, abuztuaren 4an. Mikel Labaka eta Mikel Aranburu herritarrak bertatik bertara jokatzen ikusteko aukera izango da, beraz.
Igandeko harrera
Azpeitia da Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako azken txapelduna. Igandean lortu zuten titulua eta herriak merezitako harrera egin zien pilotariei. Argazki bilduman igandeko argazki batzuk bildu dira. Informazio gehiago
Udaleku irekiak
Gaztetxoek uda ederki pasatzeko aukera dute. Udaleku irekiak antolatu dituzte eta hainbat ekintzaz gozatuko dute. Begiraleak izango dira umeak entretenitzeko lana hartuko dutenak.
Hazparneko festetan militarrak
Hazparnen festak ospatzen ari zirela militarren musika banda kaleetan zehar ibili zen. Hori dela eta, militarren musika bandaren kontrako paperak banatzen aritu ziren. Irudian Xarlo Etxezaharreta papera banatzen.
San Juan egunez
Ohitura den bezala, San Juan egunez lorak bedeinkatzen dira. Soreasuko eta Urrestillako elizetan esaterako, goizean zehar jende asko ibili da. Irudian adibide bat; neskatxa polit bat bedeinkatutako lorekin.
Garmendipe futbol zelaia
1946. urtean inauguratu zen Garmendipeko futbol zelaia, gaurko egunez. Realak eta Athletic taldeek jokatu zuten estreinako partida. Ordutik hona, hainbat zorion eta atsekabe eman ditu.
Kutxa lekuz aldatuta
Sanjuandegi auzoko Kutxako bulegoa lekuz aldatu zuten. Orain Salbe 39. auzunean jarri dute, lehengo kutxatik gertu.
Udaleko langileak lanuztean
Ekaina hasi zenetik asteartero goizeko zortzi eta erdietatik hamarrak arte lanuzteak egiten dituzte. Bitarte horretan udaletxea, igerilekua, guztiak itxita egoten dira. Guztira 100 langiletik gora dira Udaleko lantaldea osatzen dutenak ...
Emaitzak: 2142 | Orriak: 1 2 3 4 ... 93 94 95 96 97 98 99 100 ... 105 106 107 108




















