Azpeitiko PNV eta Papa Noel

Mikel Intxausti 2004ko abe. 17a, 19:12

Azpeitiko PNV-k Papa Noel bultzatzen du

Azpeitiko PNV-k bere alderdikideei bidali dien gabon postala ikusteko aukera izan dut kasualitatez. Zer ikusiko eta bertso bat alde batean eta Papa Noel beste aldean!

UA-koek ostikoz bidali nahi izan zuten olentzero bere garaian Arabatik. Ba, Azpeitiko PNV-k ere lotsa handirik gabe ezkutatu du.

Euskal Kultura behin eta berriro erasotua eta ukatua den honetan, Azpeitiko PNV ere "yanki" honekin datorkigu. Ai... zuen Sabinok burua altxatuko balu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide