Helduen danborrada 2005

Camino Saiz eta Arrantzale taldeko kideak 2005ko urt. 21a, 12:01

Idatzi honen bidez Arrantzale taldeak bere haserrea adierazi nahi du. Atzo (asteazken) gauean, azpeitiarrek ikusi zuten Arrantzale taldea jo gabe sartu zela plazan. Lehenbailehen, barkamenak eskatzen ditugu. Gure egonezina azaltzeko hartu genuen jarrera hori.

Eguraldi txarra zela eta, gaueko hamarretan taldeetako zuzendariak bildu ziren. Sei taldek, horien artean gureak, irtetea erabaki zuten. 22:45ean Harzubitik parrokiara joango ginela, 23:00etan han jo eta handik plazara, zer esanik ez, talde bakoitzak bazuen bere lekua, bai parrokian bai plazan.

Azken orduan, ezetz esan zuten talde batzuk, Harzubian azaldu ziren eta bere postua errespetatu gabe parrokiara abiatu ziren. Gure taldeak ezin zuen parrokiara ailegatu eta pilotalekuan egon ginen, eta gainera, plazara ailegatu ginenean ez geneukan lekurik.

Hau dela eta, galdera batzuk sortzen zaizkigu: Azpeitiko danborradan ba al dago lehen mailako eta bigarren mailako talderik? Zertarako egiten ditugu bilerak? Gero erabakitzen dena ez betetzeko? Non zeuden udaletxeko arduradunak hori dena kontrolatzeko?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide