Gaur izango da 'Bazterrekoak' liburuaren gaineko literatura solasaldia

Azpeitiko Udalak Aranzadirekin egindako hitzarmenaren harira, programatutako ekintzekin ez oztopatzeko literatur solasaldiak atzeratzea erabaki zuten joan den astean Azpeitiko Udal Liburutegiko arduradunek. Hori dela eta, Bazterrekoak liburuaren gaineko literatur solasaldia gaur, astelehena, izango da. Ordua mantendu egingo da, 18:00etan.

Non? Azpeitiko Udal Liburutegian

Noiz? Maiatzaren 19an, astelehenean. 18:00tan

Norentzat? Literaturan interesa duen edonorentzako eta Bazterrekoak liburua irakurri dutenentzat.

Zertarako? Bazterrekoak liburuaz hitz egiteko, liburua aztertzeko. 

• Norekin? Pako Aristi 

Nork antolatuta? Azpeitiko Udal Liburutegiak