Santotomasetako 521 euro Caritasentzat

Urtero bezala Caritasekoekin batera Baigerak antolatu zuen santotomasetako txorizo postuan, ordainketa guztiak egin ondoren gelditu den diru kopurua 521 eurokoa izan da, eta horixe izan da Caritasek jaso duena.

Gauden egoeran gaudelarik, izango du Caritasek diru hori non banatua.

Eskerrak postuan lanean parte hartu zuten guztiei eta, baita, txorizoa, hirugiharrea eta tragotxoa bertan hartu zutenei ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide