Gaur zabalduko dute Elkarguneko artisauen txokoa

Gaur, urriak 14, zabalduko dute ARTiekin, Elkarguneko artisauen txokoa. 18:30ean irekiko dituzte ateak, eta bertaratzen direnek inguruetako artisauek egindako lanak (bitxiak, poltsak, arropa, mermeladak...) ikusi eta erosi ahal izango dituzte, mokadutxoaz eta giro jatorraz lagunduta. 

ARTIekin elkarteaz eta Elkarguneaz gehiago jakiteko, ikusi honako bideoa.