Hiru ardi herriko kaleetan pasieran

Gaur arratsaldean, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuta, hiru ardi ibili dira herriko kaleetan pasieran. Julian Elorza hiribidean ikusi dituzte ardiak, Burdinbidearen Euskal Museoaren parean. Trena hartzera ote zihoazen hiru animaliak?