Enekoitz Esnaola 'Berria'-ko kazetari azpeitiarra, ETAren amaieraren lekuko Genevan

ETAk gaur iragarri du bere ibilbidearen bukaera. Genevan (Suitza) eman dute horren berri, eta Enekoitz Esnaola Berria egunkariko kazetari azpeitiarra izan da iragarpen historiko horren lekuko zuzenetako bat. Berriarentzat grabatu duen bideo honetan eman du bere testigantza Esnaolak. Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua argitaratu zuen iaz kazetari azpeitiarrak. Hortik abiatuta elkarrizketatu zuen Uztarriak joan den urtarrileko aldizkarirako.

ETAren bukaeraz egiten duten balorazioaz eta aurrera begirakoaz galdetu die Uztarriak hainbat herritarri. Asteburuan argitaratuko ditu haien erreakzioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide