Zer egiten du sofa batek Zelai Luzen?

Herritar batek Uztarriara igorritako irudia da honako hau. Atzo arratsaldean atera zuen argazkia irudiaren egileak, Enparan dorretxearen aurrean. Herritarrak "bitxikeria" moduan bidali dio argazkia Uztarriari. Izan ere, haren ustetan zaila da ulertzea zein asmorekin utzi zuen han sofa hara eraman zuenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide