Oier Ibarguren txirrindularitzako Espainiako selekziora deitu dute

Uztarria.eus 2019ko aza. 5a, 16:39

Oier Ibarguren (Azpeitia, 1997) txirrindularia Espainiako selekzioko elite mailako taldera deitu dute. Ostegunetik igandera bitartean Benidormen (Herrialde Katalanak) ariko da selekzio horrekin Ibarguren. Uztarriari adierazi dionez, hainbat test proba egingo dituzte bertan.

Joan zen hilean Caja Rural-Seguros RGA taldeak fitxatu zuen txirrindulari azpeitiarra, 2020an hasiko den denboraldian elite mailan aritzeko.

Azpeitiarrak lan oso ona egin zuen joan zen denboraldian. Hain zuzen ere, mendiko probetan ondo moldatzeaz gain, Beasaingo Loionaz sariaz eta Muxikako San Roman sariaz gain, Castelloko Itzulia eta Lengo Itzulia probetako etapa bana irabazi zituen. Gainera, brontzezko domina eskuratu zuen Espainiako 23 urtez azpikoen txapelketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide