Basazabal jauregian bisita gidatua egingo dute igandean

Uztarria.eus 2019ko aza. 7a, 10:24

Basazabalen iaz egindako lehen bisita gidatua.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatu dute, Zurbano Basazabal jauregia Berpizkundeko Azpeitian izenburuarekin. 12:00etan hasiko da eta parte hartu nahi dutenek aurrez gorde behar dute tokia.

Bisita gidatua prestatu dute igande eguerdirako Basazabal jauregian. Enparan kalean dagoen eraikina erdigunean jarrita, Berpizkunde garaiko Azpeitiaz gehiago ezagutzeko parada izango dute bisitan parte hartzen dutenek; Zurbano Basazabal jauregia Berpizkundeko Azpeitian izenburua jarri diote, hain zuzen ere, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatu duten bisita gidatu horri. Vicente Davilak gidatuko du saioa.

12:00etan hasiko da igandeko bisita gidatua eta parte hartu nahi dutenek aurrez hartu behar dute ekitaldirako tokia. Horretarako, info@ignaziotarlurraldea.com helbide elektronikora idatz dezakete, edo telefono zenbaki hauetako batera deitu: 943-15 18 78, 943-79 64 63 edo 943-72 20 42.