Santa Luzia jaietarako egitaraua prest dute Elosiagan

Uztarria.eus 2019ko abe. 9a, 10:32
Iazko Santa Luzia eguneko irudi bat.

Egitarau oparoarekin iritsiko dira Santa Luzia jaiak Elosiaga auzora. Izan ere, auzotarrek ekintza ugari antolatu dituzte ostiralean hasi eta igandean bukatuko diren festetarako. Besteak beste, trikitilariak, herri kirol erakustaldia, pilota partidak, bazkaria eta magoen emanaldia izango dira hiru egun horietan.

Egitarau oparoarekin iritsiko dira Santa Luzia jaiak Elosiaga auzora. Izan ere, auzotarrek ekintza ugari antolatu dituzte ostiralean hasi eta igandean bukatuko diren festetarako. Ostiralean, Santa Luzia egunean, ohiko ospakizunak egingo dituzte. Hain zuzen ere, meza eta hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Ohiko moduan, Azpeitiko eta Zumaiako abesbatzak izango dira elizkizunean, baita Jose Luis Frantzesena organo-jotzailea ere. Meza bukatzean Lidia eta Hitzeder trikitilarien emanaldia izango da.

Zapaturako, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute: trikitilarien emanaldia, pilota partidak, herri kirol erakustaldia, bazkaria eta magoen emanaldia egingo dituzte. Herri kirol erakustaldia Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariek nahiz Xabier Aranburu Guzta harri-jasotzaileak eskainiko dute. Ondoren egingo duten bazkarirako izena eman daiteke dagoeneko, 625 70 91 08 edo 666 01 38 99 telefonoetara deituta. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da. Bazkalostean Iagomagok eta Julen magoak saioa eskainiko dute.

Igandean bukatuko dira aurtengo jaiak, kantu zaharren bazkaria egingo dute. Añotan izango da otordua, eta hango telefonora deituta (943-81 20 92) egin behar da erreserba. Anjel Mariezkurrenak gidatuko du kantu emanaldia.

Hona hemen, egitarau osoa:

Abenduak 13, ostirala

Goizean, suziri eta kanpai hotsekin hasiko dituzte festak.

11:00. Meza, Santa Luzia elizan.

Ondoren, Lidia eta Hitzeder trikitilarien saioa.

11:45. Hamaiketakoa Añota sagardotegian.

Abenduak 14, zapatua

Goizean, suziriak botako dituzte.

Ondoren, Lidia eta Hitzeder trikitilarien emanaldia.

12:00. Pilota partidak.

13:00. Herri kirol erakustaldia.

14:30. Bazkaria, Añota sagardotegian.

Gero, magoen emanaldia.


Abenduak 15, igandea

14:00. Kantu zaharren bazkaria, Añotan.