Sakona Etxaldeak eta Jaki-Saski proiektuak Urkome sariak jaso dituzte

Uztarria.eus 2019ko abe. 5a, 18:25
Gaurko ekitaldian saria jaso duten lagunak nahiz sariketaren sustatzaileak.

Sakona Etxaldeko kideek ardi esnearekin egindako jakiak merkaturatzeko proiektuari esker jaso dute Jarduera Ekonomikoaren Sustapenerako saria. Ainara Garcia azpeitiarra den Jaki-Saski proiektuaren helburua, berriz, bertako produktuekin prestatutako eguneko bazkaria prest dakarren saskia eskaintzea da. Proiektu horrek Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak banatzen dutena nahiz boto bidezko saria. Aurten hamahiru egitasmo aurkeztu dituzte sarietara.

Gaur banatu dituzte Zarautzen VI. Urkome sariak, eta saritatuko proiektuetako bitan azpeitiarrak dira tartean. Hain zuzen ere, Sakona Etxaldeko kideek Jarduera Ekonomikoaren Sustapenerako saria jaso dute, eta Ainara Garcia tartean den Jaki-Saski proiektuak bi sari eskuratu ditu, Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak banatzen dutena nahiz boto bidezko saria. Bigarren sari hori nori eman herritarrek erabaki dute, eta Ekaitz Arresek, Julen Fernandezek nahiz Ainara Garciak garatutako lanak boz guztien %45,9 bildu ditu.

Sakona Etxaldeko kideek ardi esnearekin egindako jakiak merkaturatzeko proiektuari esker jaso dute saria; Jaki-Saskiren helburua, berriz, bertako produktuekin prestatutako eguneko bazkaria prest dakarren saskia eskaintzea da. Bezeroek webgune edota mugikorretarako aplikazio bidez eskatu ahal izango dute bazkaria, eta otordua etxean zein lantokian jaso ahal izango dute herritarrek.

Aurten hamahiru egitasmo aurkeztu dituzte sarietara, eta epaimahaiak euskararen eta emakumeen presentzia nabarmendu ditu bereziki. Guztira, sei sari banatu dituzte gaurko ekitaldian, eta berrikuntzen artean aipatzekoa da aurten eman dutela lehen aldiz Landa Eremuko Emakumeen Ekintzailetza saria. Sariketaren antolatzaileek parte-hartzaile guztiak zoriondu dituzte, "maila handiko" proiektuak aurkeztu dituztelako. Saria jaso duen proiektu bakoitzaren egileek 2.000 euro eskuratu dituzte.