Zabaldu dute Azpeitia eta Errezil arteko errepidea

Uztarria.eus 2019ko abe. 8a, 18:06

Azpeitia eta Errezil arteko errepidea konpondu eta ireki dute trafikoarentzako. UK02 (Azkoitia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Goiatz-Albiztur-Tolosa) autobus zerbitzua ere martxan da berriro.

Azaroaren 19an hondoratu zen errepidea Azpeitia eta Errezil arteko GI-2634 errepideko 18+100 kilometro puntuan, Benta Berriko bidegurutzetik 200 metrora, Azpeitia aldera, Zurruntzola baserritik gertu. Azpeititik Errezilerako noranzko errailaren zatia erori zen errekara. Errepidea hondoratu eta egun horretan bertan hasi zituzten hura konpontzeko lanak.

Errepidea konpontzeko lanak bukatu bitartean, itxita egon da bide hori trafikoarentzako. Baina dagoeneko zabalik da eta autobus zerbitzua ere berriro handik dabil. Errepideari eusteko horma berria eraiki dute, hormigoizko harri-lubeta batekin osatua; hamabost metroko luzera eta zazpi metroko altuera ditu.