Elosiagako frontoiko zorua berritu du Udalak

Uztarria.eus 2019ko abe. 12a, 14:26

Azpeitiko Udalak Elosiagako frontoiko lurra berritu du. Denon Artean prozesuaren barruan jaso zuen udalak Elosiagako frontoia berritzeko auzotarren eskaera, eta horri erantzunez berritu dute lurra. "Auzoetako bizitza hobetzeko neurriak hartzen ari gara azken urteotan. Frontoiek estimu handia izan ohi dute auzoetan, eta orain, frontoia berrituta dute Elosiaga auzoan", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak. Frontoiko zorua berritzeko aurrekontua 6.026,77 eurokoa izan da. Iaz Elosiagako frontoiko hormak konpondu eta margotu zituen udalak.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)