Azpeitiko lau lekutan eskura daiteke Realeko emakumeen garaipen historikoa oroitzeko bandeja

Uztarria.eus 2019ko abe. 20a, 13:26

Realeko neskek Kopa irabazi dute aurten, eta garaipen historikoa oroitzeko bandeja edo erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Eskuratu nahi dituenak Urola Kostako hainbat taberna eta saltokitan erosi ahalko ditu gaurtik aurrera, 12 euroan. Azpeitian Plaza Txikiko Antzelus kioskoan, Etxe-Zuri tabernan, Lagun Onak futbol taldearen dendan eta Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) erredakzioan, Dinamoko lehen solairuan. UKTko bazkide direnek zortzi euro ordaindu beharko dute bandejako, eta erredakziora bertaratu beharko dute oroigarrien bila. 

Emakumeen unea iritsi da! Hemen dira gure txapeldunak! Realeko neskek Kopa irabazi dute aurten, eta garaipen historikoa oroitzeko bandeja edo erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Eskuratu nahi dituenak Urola Kostako hainbat taberna eta saltokitan lortu ahalko ditu, gaurtik aurrera, 12 euroan. HITZAko harpideek eta Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkarako bazkideek, berriz, 8 euro bakarrik ordainduta etxeratu ditzakete. Harpide eta bazkideek hedabide horien bulegoetara joan beharko dute bandejak erostera. Gainerakoek, berriz, behean dagoen zerrendako punturen batera.

Emakumeen taldearekin egin den lehen erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan (Espainia) gertaturikoa ez ahazteko. Taldea sortu zenetik garaipen horretara heltzeko bidea luzea izan da. Izan ere, jokalari askok jarri dute euren alea familia txuri-urdin handiaren eraikuntzan, eta Granadan lortutakoa haiei esker ere izan zen. Esfortzurik gabe, ez dago garaipenik.

1980-1981 denboraldiko Liga izan zen talde txuri-urdinak irabazi zuen lehen titulu esanguratsua, Gijonen Jesus Maria Zamorak egindako gol mitiko hari esker. Lorpen hura ez ahazteko, erretilu oroigarri bat egin zen. Urteak pasa dira geroztik, eta halere, hainbat tabernatako apaletan ikus daiteke, eta realzale askok ere etxean gorde dute. Orain emakumeen unea da! 

Salmenta puntuak

Hauek dira Urola Kostako herrietako salmenta puntuak:

Azpeitia

  • Etxe-zuri taberna
  • Antzelus kioskoa (Plaza Txikian)
  • Lagun Onak futbol taldearen denda
  • UKT-ren erredakzioa. (Dinamoko lehen solairuan)

Azkoitia

  • Hizki paperdenda
  • Lujan
  • Plaza Berri Sport

Getaria

  • Itxaspe taberna
  • Izarri okindegia

Orio

  • Sukia taberna
  • Ontza paperdenda
  • Baraka taberna

Zarautz

  • Txiki Polit taberna
  • Juli-Juli taberna
  • Izarri okindegia

Zestoa

  • Koiote taberna
  • Potxolo paper eta oparidenda

Zumaia

  • Garoa taberna
  • Aizpurua liburudenda
  • Mandala

*Oharra: Urtarrilaren 2ra arte hedabideetako egoitzetan guardia zerbitzua dago. Horregatik, egoitza itxita aurkituz gero, deitu telefono zenbaki honetara: 607 49 87 28.